Bi lagun elkarrekin aritu ahalko dira galiarren jokoan. Udazken honetarako prest edukitzea aurreikusten dute garatzaile frantsesek.

Beat ‘em up klasikoetara itzuliko dira Uderzo eta Goscinnyren galiar maitatuak: Asterix & Obelix: Slap them All! abentura iragarri du Microids ekoizle frantsesak PC, PlayStation 4, Xbox One eta Nintendo SwitcherakoPlayStation 5 eta Xbox Seriesetan ere jokatuko ahalko da retrobateragarritasunari esker.

Modu horretara Konamik 1992ko Asterix & Obelix arkade jokoarekin hasitako bidea jarraituko dute frantsesek: erromatarrei, piratei eta basurdeei kolpeak ematen ariko dira bi galiarrak Panoramixen edabe magikoaren laguntzarekin. Nola ez, bi lagun batera jokatzen aritu ahalko dira beat ‘em up honetan.

Mr Nutz Studio deitutako garatzaile berriak hartuko du abentura prestatzeko lana. Goscinny eta Uderzoren komikien estetika jarraitzeko ahalegina egin dute eskuz marraztutako bi dimentsiotako abentura koloretsua eratuta; ez dira faltako kolpeak laguntzeko balioko duten onomatopeiak. Bideo-jokoan komikietako kokaleku ezagunenak bisitatuko direla nabarmendu dute arduradunek.

Asterix & Obelix: Slap them All! udazken honetan merkaturatuko da aipatutako plataforma guztietan.