Aurkezle bila gabiltza GETB, bideojokoetan espezializatutako web telebista osatzeko

Koldo Candela | 2015/05/21 18:30 BerriakKomunitateaEkitaldiak



Kaixo irakurleok, gure webgunea atsegin duzuela dakigunez, euskal bideojoko zaleen komunitatea hazteko asmoarekin proiektu berriak aurrera bultzatzeko gogoz ari gara lanean. Orain arte gure poltsikoetatik jarritako dirutik eta komunitateko kideek egindako dohaintzetatik sortu ditugu proiektu berriak, eta orain ere horretan ari gara.


Hauetako proiektu bat, Game Erauntsi TB ( GETB ) izango da eta hor jokuen albisteak zein iritziak aurkitu ahal izango dituzue eta gainera, Euskal Herriko joku jaialdietara hurbilduko da bere ikus-entzun taldearekin, erreportaiak egin eta gero YouTubeko kanalera igotzeko. Laburrean esanda, interneten garatuko den Web telebista berria izango da!


Ikus-entzunezko taldea 3 lagunez osatuta egongo da: Kamera, Laguntzailea eta Aurkezlea.


Horietatik bi postu beteta daude dagoeneko baina aurkezlea falta zaigu. Zuetako norbaiti aukera hau interesatzen bazaio, ez luke zalantzarik egin behar, ez utzi alde egiten! Hori bai gehiago irakurri aurretik, argi utzi nahi dugu: Hau EZ DA LAN ESKAINTZA bat.


Behin hori jakinda, aurkezle izateko baldintzak oso gutxi dira:


- 18 urte baino gehiago izatea (Adin gabekoak beraien gurasoen baimena behar izango dute).

- Euskara maila ona izatea.
- Bideojokoei buruzko ezagutza pixka bat

- Kameraren aurrean ongi moldatzea, grazia izatea.

- Euskal Herri osoan zehar joku jaialdietatik jaialdietara bidaiatzeko prest egotea.

- Eta garrantzitsuena… gogoa eta ilusioa izatea.


Aurkezleak, gainerako lantaldeak bezala gutxieneko betebehar hauek hartu beharko ditu:

 

- Lan-taldeak adostutako jaialdi eta grabaketa egunetara joatea (garraio publikoa edo autoa erabili beharko du)


Beraz, interesatuta bazaude, inprimaki hau bete mesedez:

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak (2)

Urko84 June 5, 2015, 4:10 p.m.

Aurkezlea aurkitu al dezue?

Urtzi Odriozola June 8, 2015, 1:53 p.m.

Kaixo Urko, nik dakidala prozesua zerbait atzeratu da eta oraindik ez... Eta hori probestuz uste dut zu ere tartean sartu zaituztela.

Ondo izan!

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

0
Jolasten

3
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…