“Estudio ugari jarri ziren gurekin kontaktuan gure jokuaren filma egiteko interesa erakutsiaz, baina Warner Bros.ekin hitzegin ondoren, beraiekin lan egingo genuela erabaki genuen.” dio Mojang-ek, jokuaren atzean dagoen estudioak. “Marka eta lizentzia errespetatzen dute eta ez dute jokuaren arrakastatik etekina bakarrik atera nahi, zerbait ikusgarri eta erraldoia ere egin nahi dute.”

Warnes Bros. Izango da Minecraft pantaila handietara eramango duen produktorea.
Ez dute data konkreturik esan  “Horrelako film bat egiteko  urteak behar dira eta oraindik hasierako etapetan gaude.”

Adituek 2018ean kaleratuko danaren apostua egiten dute. Jokuarekin jarraituz, arazo gehiegi egon den arren jokuaren produkzioan azkenean Vitako bertsioa urriaren 15ean kaleratuko da.