Hainbat bideo-jokoren speedrun-ak eskaini dituzte 44 orduz zuzeneko emanaldien bitartez. Ekimenak hamabi urteko ibilbidea dauka.

3.416.729 dolar. Hori da 2022ko Awesome Games Done Quick ekimenak biltzea lortu duen diru kopurua. Minbiziaren prebentziorako eta ikerketarako erabiltzeko asmoarekin, The Prevent Cancer fundazioari bideratuko zaizkio ekitaldian irabazitakoak.

44 ordu zuzenean eman ondoren lortu zituzten hiru milioiak AGDQ-koek. Erakundeak orain arte egindako ekimenetan batutako zenbatekorik handiena da: bideo-jokoen munduko speedrunner ezagunenekin batera hainbat jokoen speedrun partidak antolatzen dituzte. Ikusleek donazioak egiteko aukera izaten dute maratoi hauetan.

Speedrunnerrek etxetik bota dituzte partidak beste batez; pandemiaren ondorioz ekimen fisikoa alboratu dute aurten antolatzaileek. Aurreko urteetan ehundaka pertsona biltzen izan dira giro bikainean.

Aurtengo ekitaldian askotariko zorakeriak ikusi ahal izan dira: nabarmenena eta entzutetsuena, dudarik gabe, itsuan egindako Sekiro: Shadows Die Twice zitalaren partida izan da. Mitchriz erabiltzaileak begiak estalita gainditu du bi ordutan From Software-n ninja eta munstroen abentura zaila.

Horrez gain, Hades-en binakako partidak, Resident Evil Village, Half-Life 2, Subnautica eta beste asko ikusi ahal izan dira; aipatzekoa da baita Casio Mario World romhack-aren speedruna. Ikustekoa.

Awesome Games Done Quick 2022ko zuzeneko guztiak ekimenaren Twitch kanalean ikus daitezke.