Korrika Kulturalerako Gamer Gela egitasmoa antolatzen ari gara

Iban Lantxo | 2017/03/15 10:00 BerriakTxapelketakEkitaldiak



20. Korrikak BatZuk lelopean jendea euskarara modu positiboan bildu eta hurbiltzea nahi du, eta horretarako ukaezina da aisialdiaren indarra. Bestalde, argi dago bideo-jokoen industria sasoitsuenetako bat dela egun, eta jende askorentzat oso erakargarria, gazteentzat bereziki.

Bi ideia hauetaz jakitun, Korrika Kulturala Gamer Gela ekintza antolatzen ari da martxoaren 17rako Portugaleteko Gazte Gelan, Game Erauntsia gure euskal bideo-jokozale komunitatearen eskutik.

Egitasmoan, bertaratutakoek komunitateak euskaratutako hainbat joko probatu ahal izango dute. Gainera, Stepmania txapelketan parte hartzeko aukera ere egongo da, abesti guztiak euskarazkoak diren bertsio berezi batean. Lehenengo bi sailkatuentzat sariak egongo dira: irabazlearentzat bideo-joko bat (zein den oraindik konfirmatzeke dago), eta bigarrenarentzat bi pertsonentzako afari bat Carlos VII kaleko Domino’s Pizzan.

Amaitzeko, AEK-ko irakaslea den Game Erauntsiko kide batek Bideo-jokoak euskara sustatzeko hitzaldia eskainiko du; ondoren, mahai-ingurua egongo da.

Egitaraua honako hau izango da:

  • 18.10 – Hasiera, joko librea eta txapelketan parte-hartzeko izen ematea.
  • 19.15 – Dantza txapelketa.
  • 19.40 – Bideo-jokoak euskara sustatzeko hitzaldia; ondoren, mahai-ingurua.
  • 20.00 – Amaiera

Komunitatetik egitasmoan parte-hartzera animatu nahi zaituztegu, Korrika zein Game Erauntsiari zuen babesa adierazteko!

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

177
Kide

1
Jolasten

28
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…