Bideojokoen jaiotzatik daude beldurrezko jokoak, beldurrari garrantzi handia ematen zaiolako bideojokoetan. Interesa baduzu, hemen ikusiko duzu joko mota hauen historia.
Pelikuletan eta liburuetan gertatzen den bezala, bideojokoen kategorietan pentsatzen dugunean, ezin dugu ahaztu beldurrezko jokoen kategoria. Izan ere, bideojokoen helburua, sentsazioak sortzea da jokalariari. Berak hartutako erabakien edo jokoaren beraren bitartez. Baina, beti ez dira sentsazio onak, dibertsioa edo poza bezalakoak. Sentsazio txarrak edo deserosoak eragin ditzateke. Hala nola beldurra, estresa eta presioa.
Hau adierazita, gaur dakarkizuedan gaiarekin hasiko gara. Baina hasterako, beldurrezko jokoen industriaren garapenean sartuko gara ondorengo edukia ongi uler dezagun. Beraz, noiz sortu ziren beldurrezko jokoak? Lehen beldur kategoriako jokoa Haunted House izan zen. Eta nola dakidan? Magnavox Odyssey izeneko joko kontsola baterako atera zelako. Kontsola hau, historiako lehen kontsola da. Atari famatua eta pong mitikoa aurreratuz.
Hamarkada batez jauzi egin dezagun, Atari 2600 kontsolara arte. Ikusiko genuke, beldur kategorian zientzia fikzioa sartu dela erabat. Honen adibide da 1982an ateratako Demon Attack bideojokoa. Non planeta bizigabe batean deabruen aurka jartzen zaituen joko batean, musikak batere lagun gabe eta jokoaren ingurua hotza eta beldurgarria eginez. Gero, 90. hamarkadara iristear geundenean, Nintendo eta Sega lehia bizian zebiltzan heuren kontsolekin (NES eta Master System). Beraz, garai hura izan zen beldurrezko pelikula garrantzitsuenek, heuren bideojokoa izan zutena. Adibidez, 13. ostirala (Friday 13th), Elm kalean amesgaiztoa (Nightmare in Elm Street) eta hainbat izen ezagun gehiago.
Garai hartako jokorik garrantzitsuena, Castlevania izango litzateke. Konami bideojoko enpresaren izenpean kaleratutakoa. Orain, erraza da 8-bitetan lan egiten zuten sistemei barre egitea. Baina garai hartako baliabideekin maila honetako jokoak egitea txalotzeko moduko lana da.
90. hamarkadan, 8-biteko teknologiatik 16-bitekora pasatuz, kalitate eta definizio handiagoko jokoak atera zitezkeen (garai hartako kalitatearekin konparatuz). Garai hau izan zen film famatu geihagok heuren bideojokoa atera zutenak. Adibide moduan, Jurassic Park eta Alien 3 filmen bideojokoak daude. Baina hala ere, beldurrezko bideojoko original asko kaleratu ziren. Gehienak zientzia-fikzioarekin lotuak (zonbiekin askotan). Decap Attack eta Zombies Ate My Neighbours ezagunen lehen bertsioak adibidez.
Hurrengo generazioan, denok ezagutzen dugun kontsola bat heldu zen, Playstation-a. Garai hartako beste kontsolak baino indartsuagoa eta publiko zabalago batengana iristen zena. Playstationak azkar batean bereganatu zuen publikoaren interesa eta Segaren eta Nintendoren jokalari asko erakarri zituen.
Playstationak, beldurrezko bideojoko erreferente eta artelan mordoa ekarri zituen. Hala nola denok ezagutzen ditugun Resident Evil eta Silent Hill joko saga handien lehen edizioak. Lehen edizio hauek ez ziren inongo artelanak (Ez nazazue akabatu mesedez :) ). Begiratzea besterik ez dago Resident Evilen sarrera bideoa, bistan uzten duena zer inbertsio zuen jokoak.
Argi geratu zen 3Dak, ongi erabiliz gero, izugarrizko beldurra sor zezakeela. Resident Evilen eta Silent Hillen jarraipenen kalitateak eta arrakastak (Silent Hill historiako beldurrezko bideojokorik onena kontsidera daiteke), beste bideojoko batzuen arrakastarekin batera, beldurrezko bideojokoen urrezko garaia bizitzea eragin zuten. Bideojokoez zerbait zekien orok ezagutzen zituen bi saga hauek. Playstationa zegoen etxeetan ez zen falta beldurrezko bideojokorik.
Urteak pasatu ahala, beldurrezko jokoen urrezko garaiko formulak erretzen joan ziren. Horrek eta beldurretik akziora pasatzeko joerak, publikoaren interesa galduarazi zuen. A hirukoitzak ziren enpresek, interesa galdu zuten beldurrean. Honek, hutsune bat utzi zuen kategorian eta mekanika eta formula berriak sortuz, indie sortzaileek bereganatu zuten generoa.
Indie sortzaileen tituluak, ezin dute A hirukoitzen adinako inbertsio handirik izan. Honen erruz, mekanika konprimatuak asmatu zituzten. Hau da, espazio txikian eta errekurtso murriztuekin joko dibertigarri (eta beldurgarri) bat osatzeko moduko mekanika bereziak asmatu zituzten. Honen adibide da Slenderman legendarioaren espazio zehatz batean (Adib: Baso txiki bat) objektu jakin batzuk (Adib: Pistadun orriak) aurkitu beharra. Mekanika berriek, aire fesko bat eman zioten beldurrezko kategoriari.
Nahiz eta hasiera batean oso ideia iraultzaileak izan ziren, ez dugu ahaztu behar indie estiloetako enpresak zirela eta ez dutela baliabiderik mekanika hauek zabaltzeko edo berritzeko. Beraz, azkar batean erre zituzten ideia iraultzaile guzti hauek (nahiz eta noizean behin, berriz ere erabiltzen diren bideojoko batzuen pasarteetan). Honela, berriz ere jendearen arreta galdu zuen generoak.
2014. urtea heldu da. Urte honetan gertatzen da beldurrezko bideojokoetako iraultzarik handiena. Testuingurua emateko; Urtebete inongo bideojoko garrantzitsurik gabe pasa eta gero, iada jendeak ahaztua zuen bideojokoetan beldurra existitu daitekeenik. Baina orduan, munduko inork espero ezin zezakeen gertaera bat gertatu zen (jokoaren sortzaileak ere ez zuen espero inora heltzerik jokoarekin). Five Nights at Freddy's (FNaF) iraultzailea kaleratu zuen Scott Cawthon izeneko sortzaile indie batek. Joko hau desberdina zen.
Berez ezin da jokoaren deskribapen perfekturik egin, bakoitzak jokatzean jakiten du jokoa zergatik bihurtu zen boom izugarria. Jokoan, ez zara pertsonaiarekin mugitzen, jokoak ematen dizkizun baliabideekin (segurtasun kamera eta bi ate ireki eta itxi daitezkeenak alde banatan) ekidin beharra zeuden erasoak. Honek, estutasun berezi bat sortzen zion jokalariari. Jokoaren itxura beldurgarriarekin batera benetako izua sor zezakeena.
Hurrengo urteak, FNaFen jarraipenekin eta FNaFen fanek sortzen zituzten joko bereziekin osatu ziren. Baina inondik inora espero gabe, beste mekanika berezi batzuk ekarri zituzten bi joko oso ezagun kaleratu ziren (orain dugun beldurrezko jokoen kategoriaren generazioa hasi zutenak) 2017an.
Zer jokotaz ari naizen? Bendy And The Ink Machine-z (BATIM) eta Hello Neighbour-ez. Bi joko hauek elementu asko partekatzen dituzte. Adibide moduan, biak 3Dan eginak direla eta FNaFen (garai hartan interes baxuagoa izan zuen) eta aintzinako indie joko horien (Slenderman) elementuak eta mekanikak nahasten zituzten. Bi joko hauek izugarrizko booma izan zuten, garai hartako FNaFak garaiztera iristera arte. Hala ere, joko estilo hau indie garatzaile batentzat oso gogorra da. Horren erruz bi joko hauen jarraipenak oso berandu heldu dira (Hello Neighbourena betan dago oraintxe eta BATIMenari buruz dakigun gauza bakarra produkzioan dagoela da).
Bitartean, FNaFek jokoak ateratzen jarraitzen du. Nabarmenenak FNaF Help Wanted VRrako eginiko joko bikaina eta FNaF Security Breach, frankiziako jokorik berriena eta izugarrizko booma izan duena merkataritza gune erraldoi bat libreki esplora dezakezulako betiko formula atzean utziz.
Artikulua amaitzerako, kategorian izan den azken fenomenoetako bat aipatu nahi nuke: Poppy Playtime. Poppy Playtimek, azkeneko urteetan dagoen joera jarraituz, haurrentzat diren gauzak beldurgarri bihurtzen ditu 3Dko abentura lazgarri eta aldi berean dibertigarri batez.
Jokoa kapitulutan banaturik dago eta artikulu hau idazten ari naizen unean, ez daki inork zenbat kapitulu izango diren. Gutxi gora behera, kapitulu bakoitza urtebetero irteten da eta lehen kapituluaren salbuespenean, kapitulu bakoitzak ordu 1 baino geihago irauten du. Sumatuko zenuten moduan, oso gustukoa dut joko hau. Bene-benetan uste dut merezi duela genero honetan sartzekotan hasteko joko hau probatzea.
Joko honen lehen kapitulua doan dago Steam-en. Beraz, hemen sakatuz gero, jokoaren Steam orrialdera bidaliko zaitu deskarga dezazun. Benetan merezi du beldurrezko generoan sartzeko. Izan ere, ia-ia perfekzioan nahasten ditu aurreko urteetako bideojoko garrantzitsuenen mekanikak eta maila baxuko beldurra ematen du susto eder batzuk batuta esperientzian.
Besterik gabe, eskerrikasko artikulu honen amaierara iristeagatik!
Adeitasunez: Irular Eskisabel
Bibliografia:
GAMEREACTOR. Retrospectiva: historia de los videojuegos de terror 2014/06/22. www.gamereactor.es/retrospectiva-historia-de-los-videojuegos-de-terror/
Iruzkinak