Zerbitzariari buruz
Suspekain_ erabiltzailearen
iniziatibaz, eta Game Erauntsiaren babesarekin
euskarazko hirugarren Minecraft zerbitzaria duzue eskuragai. Hasieran behintzat,
aurretik izandako zerbitzarien desberdina izango da: ez dugu Euskal Herri
birtualik ez minijokorik izango, mundu ireki bat besterik ez. Helburua konfiantzan
eta komunitatean oinarritutako zerbitzaria izatea izango da.
Tarteka, denok elkarrekin jokatzeko, ekitaldiak egingo
ditugu. Twitch bidez zuzenean emitituko dira, eta garaiaz
abisatuko dizuegu prest egon zaitezten. Esate baterako, hauek dira azken egin ditugun batzuk:
- Irekiera ekitaldia
- Izena eman duten erabiltzaileei ongi etorria eta lehen azalpenak
- Errekurtso bila hasiko gara, libreki, lehen materialak lortzeko
- Etxea eraikitzeko leku bat aukeratuko dugu. 5000 -5000
koordenatuan barruan eta spawnchunketatik aldenduta. Beste
kideengandik zentzuko distantzia bat mantenduta
- Infernua eta Amaierako mundua ez dira aktibatuta egongo
- Infernura txangoa
- Infernuko dimentsioa aktibatuko da.
- Infernuko baliabideak libreki eskuratzen hasiko gara.
- Infernuko biomak eta monumentuak bilatuko ditugu.
- Amaierako dragoiaren aurkako borroka
- Dragoia hiltzen saiatuko gara
- Helburua lortuz gero, amaierako monumentuak arakatuko ditugu hegalen bila
Araudia
- Gogoratu Minecraft-eko zerbitzari euskalduna dela,
beraz txat-ean derrigorrezkoa
da euskaraz hitz egitea.
- Zerbitzariko jokalariak eta administratzaileak errespetatu
- Txata modu egokian erabili: Irainak,
spam-a, iruzurrak… debekatuta daude
- Zerbitzariaren eraikuntza irekia da, edozein erabiltzailek
hartu dezake parte, beti ere besteen eraikinak
errespetatuz.
- Ezin dira besteen eraikinak suntsitu
- Ezin dira besteen baliabideak lapurtu
- Ezin da beste eraikinen gainean eraiki edo eraldatu
- Mod tranpak ezin dira erabili (hegan egitekoak, x-ray edo x-izpiak...)
- Gune komunitario bat egongo da, eta
bertan denek eraikitzeko aukera izango dute
Administratzaileen jarraibideekin.
- Zerbitzarian jokalarien 3 kategoria
daude: Arruntak
(Mundua ikusteko baimena
soilik), Erregistratuak
(Munduan jolasteko baimena)
eta Adminak
(Erabiltzaileak baneatzeko aukera).
- Baserri automatikoak zein redstone zirkuitu konplexuak gune
komunitariotik kanpo egiteko, adminisratzaileen baimena beharko
da.
- Ezin da Witherra inbokatu administratzaileen baimenik gabe.
- Aurreko arauetako bat hausteak zigorra
jasotzea ekarri dezake: Hitzez atentzioa ematetik, zerbitzaritik
betirako kanporatua izateraino
- Arau hauste bat ikusi edo jasan ezkero, idatzi kontaktura
noiz/non/nork/zer gertatu den adieraziz eta guk beharrezko
ikerketak egin ostean, erabaki bat hartuko dugu.
- Twitter: Suspekain_
- Postaz: minecraft[abildua]gamerauntsia.eus
Konektatzeko pausoak
Zerbitzarira sartzeko pausoak ondorengoak dira:
- Araudia irakurri
- Game Erauntsian, eta zerbitzariaren orrialdean izena eman
- Izena eman orduko, automatikoki, erabiltzaile Arrunta
baimena izango duzu. Baimen honekin, zerbitzarian sartu
eta bertakoa ikusi dezakezu baina ezin izango duzu ezer
editatu. Izena ematerakoan administratzailetako bat
zurekin harremanetan jarriko da
- Administratzaileak galderarenbat egingo dizu, zure
asmoa ezagutzeko eta gomendioren bat emango dizu.
- Behin erabiltzaile Erregistratu kategoria
izatean, jolasten hasi zaitezke.
- Ondorengo pausoak darabilzun Minecraft edizioaren arabera
zertxobait aldatuko dira, baina funtsean ondorengoa egin behar
da:
- Minecraften 1.18.1 bertsioa aukeratu
- "Multijokalaria" atalera sartu eta "Gehitu zerbitzaria" botoia sakatu
- "Zerbitzariaren izena" atalean "Game Erauntsia" idatzi eta
"Zerbitzariaren helbidea" atalean
"mc.gamerauntsia.eus". Konektatu eta kitto!