Game Erauntsiak doako bi tailer burutuko ditu EDE Fundazioko Suspergintza Elkartearen Haritu Gazteentzako neguko teknologia laborategiaren baitan. Abenduaren 28an astelehenenean euskaraz bideo-jokoen testu iruzkinak idazteko tailerra eskeiniko da eta abenduaren 29an asteartean OBS programa erabiltzeko tailerra. Izen-ematea jadanik irekita dago.

Gaztea bazara eta Gabonetako oporretarako planik ez baduzu, Haritu Gazteentzako neguko teknologia laborategiak aukera bikaina eskaintzen dizu. Guztira ordu bateko iraupena duten hamaika tailer eskeiniko dituzte abenduaren 28, 29 eta 30ean lau gai desberdinei buruz: autodefentsa digitalak, bideo-jokoak, fabrikazio digitala eta sorkuntza digitala. Bideo-jokoen arloko bi tailerrak Game Erauntsiak gauzatuko ditu.

Tailer guztiak doakoak dira eta Jitsi plataformaren bidez burutuko dira, beraz, ordenagailua eta Interneteko konexioa ezinbestekoak dira. Izen-ematea webgune honen bitartez egin behar da. 16-20 urte inguruko gazteei zuzenduta dago. Soilik 15 parte-hartzaile onartuko dira ikastaro bakoitzeko, beraz, ezinbestekoa da azkar izena ematea. Gainera, ikastaro batean baino gehiago parte-hartzeko aukera dago.

Bideo-jokoen tailerrak

Game Erauntsia Elkarteak bideo-jokoei buruz prestatutako tailerrak bideo-jokoen inguruko informazioaren hedapena dute jomuga, bai testuzkoa, bai ikus-entzunezkoa, besteak beste streamingaren bitartez. Honakoak dira eskeiniko ditugun bi tailerrak:

Bideojoko iruzkin idazketa lantegia

Tailer honetan bideo-joko baten iruzkin edo reviewa nola idazten irakatsiko dizuegu. Hasteko, bideo-jokoetan espezializatutako euskarazko kazetaritzaren egoera aurkeztuko dugu. Ondoren, iruzkin baten oinarrizko elementuak aztertuko ditugu, bai testuaren egitura, baliabide multimediak eta genero ikuspegia. Bukatzeko, Game Erauntsiko webgunean iruzkinak nola argitaratu azalduko dugu.

OBS: instalazioa eta programaren dohiketa

Tailer honetan interneten zuzeneko emisioak eta grabazioak egiteko software librean oinarritutako OBS programaren instalazioa eta erabilera ikasiko ditugu. Hasteko programaren instalazioa ikusiko dugu eta jarraian programa berak eskeintzen dituen erremintak aztertuko ditugu. Azkenik, zuzenekoak egiteko jarraitu beharreko pausuak azalduko ditugu. Honela, interneteko hainbat plataformetan zuzeneko emisioak egiteko beharrezko jakintzak eskuratuko ditugu.

AUTODEFENTSA DIGITALAK
Abenduak 28, 11:00
Abenduak 29, 11:00
Abenduak 30, 11:00
BIDEO-JOKOAK
Abenduak 28, 12:30 
Abenduak 29, 12:30
FABRIKAZIO DIGITALA
Abenduak 28, 17:00
Abenduak 29, 17:00
Abenduak 30, 17:00
SORKUNTZA DIGITALA
Abenduak 28, 18:30
Abenduak 29, 18:30
Abenduak 30, 18:30

 

Antolatzaileei eta Haritulabi buruzko informazio gehiago:

Azaroaren bukaeran EDE Fundazioko Suspergintza elkarteak martxan jarri du haritulab.eus, hezkuntza digital kritikoaren inguruan hausnarketak eta ezagutzak partekatzeko gazteentzako pentsatutako webgunea.

Proiektu hau posiblea izaten ari da Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak euskara eremu digitalean sustatzeko emandako diru-laguntzari esker.

Haritulab.eus-en bai Suspergintzako lantaldeko pertsonak euren ezagutza eta esperientziatik baita teknologia eta digitalizazio prozesuen inguruan dabiltzan pertsona ezaberdinen laguntzarekin artikuluak, tutorialak, zuzeneko lantegiak eta errepertorioa pizkanaka sortzen gabiltza. Bidean elkarrekin ikasi eta digitalizazioaren inguruan alternatiba ezberdinak elkarrekin ezagutu eta sortu ditzagun.

Haritu proiektu bezala 2019ren bukaeran jaio sen Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao eta Suspergintza EDE Fundazioak egindako elkarlanaren ondoren, ezagutza horretatik abiatuta bide ezberdinak landu nahi ditu proiektuak eta euretako bat web gune forma hartu du: haritulab.eus 2019an egindako lanagatik haritulab.eus STEAM Euskadi sarien finalista suertatu zen 133 ekimenen artean. Horrek ere animoak eman dizkizugu gazteekin lan ildo hau bultzatzeko. Webgunea oraindik oso proiektu txikia bada ere topaketa oso interesgarria gabiltza prestatzen urtearen bukaerarako: Gazteentzako neguko teknologia laborategia.