Hilaren 17an “Gamer Gela” egitasmoa antolatu zuen Game Erauntsiak Portugaleten. Ekintza hau Korrika Kulturalaren programaren barruan zegoen, eta “BatZuk” leloarekin bat egitea zuen helburu.

Dozenaka gazte hurbildu ziren jardueraz gozatzera eta euskaratutako Stepmania jokoaren txapelketan parte hartzera. Tartean, AEK-ko Zuberoa Barbolla antolatzailetako batekin hitz egiteko aukera ere izan genuen.

Hona hemen arratsaldea irudikatzeko egin dugun bideoa:

 

Game Erauntsiak hainbatetan adierazi dio Korrikari babesa, hemendik gutxira argitaratuko dugun Minecrafteko lasterketa birtualaren bideoan ikusiko dugun moduan.