Egunetik egunera komunitate hau hazten ari da eta gaurkoan berrikuntza berri batekin datorkizuegu. Azkenaldian, modan daude Telegramen (Whatsappen antzerako mezularitza sisteman) gai konkretu bati buruz mintzatzeko talde irekiak eta bi aldiz pentsatu beharrik izan gabe ekarri ditugu gurera ere. Horrela 2 talde ireki eratu ditugu, bata "Game Erauntsia" izenekoa. Hau bideojokoei orokorrean hitzegiteko taldea da, bestea aldiz "Game Erauntsia Minecraft" izenekoa. Azken honi aparteko talde bat eskeini diogu, komunitate honek izugarrizko indarra daukala kontuan izanik.
Android mugikor batean Telegram instalatzeko hemen lotura: Instalatu Telegram aplikazioa
Baina agian, zuetako zenbait ariko zarete zuen buruari galdetzen, "nola funtzionatzen dute talde hauek?". Bada, oso errazak dira erabiltzeko, beste antzerako mezularitza aplikazio (Whatsapp adib.) taldeen berdintsuak baitira. Baina hemen taldeak irekiak dira, edozein sartu daitekeelarik. Esteka bati klik eginez sartzen zara (beti ere Telegram instalatuta badaukazu zabiltzan gailu horretan) eta listo, talde horren parte izango zara. Aipatzekoa da estekatik sartzean zure telefono zenbakia ezkutuan geratzen dela, norbait deseroso sentitzen bada bere telefono zenbakia beste norbaitek izan dezakeelakoan.
Taldeak oso jendetsuak izan daitekeenez (gehienez 10.000 pertsona egon daitezke) eta ondorioz notifikazio kantitate handia egon daitekeenez, taldea isilarazteko aukera dago. Horrela mezu berri bat dagoen bakoitzean zure gailuan ez da jakinarazpenik agertuko, baina mezuak irakurri ahal izango dituzu. Hori nahi izanez gero zure gailuaren arabera honako pausuak jarraitu beharko dituzu:
- Mugikorretan: Talde barruan 3 puntu bertikalen botoiari egin klik ---> Jakinarazpenak isilarazi aukeratu ---> "Desaktibatu" aukera aukeratu
- Ordenagailuetan: Ezkerreko taldeen zerrendan, dagokionari egin eskuineko klik ---> "Jakinarazpenak isilarazi" aukera sakatu
Eta zer abantaila ditu talde hauek Telegramen egiteak eta ez beste mezularitza aplikazio batean? Zerrenda eran jarriko ditugu jarraian:
- Talde handiak izan ditzazkegu, aurretik esan bezala 10.00 pertsona arte.
- Ez dago telefono zenbakirik elkartrukatu beharrik, pribatutasuna gordez.
- Irudi animatuak (gif, mp4, ...) ikusi ahal dira txatean bertan. Horretaz gain Telegramek gif-en gordailu bat dauka. Hauek oso modu errazean eskura daitezke txatean @gif eta jarraian bilatu nahi duzuna idatziz.
- Betiko emojiaz gain Telegramek Sticker izeneko emoji bereziak ditu, handiagoak. Jendeak egindakoa ere tartean daude eta interneten aurkitu daitezke gai eta era guztietakoak, bideojokoetakoak barne.
- Elkarbanatutako txio nahiz YouTubeko bideoak aplikazioan bertan ikusi daitezkee.
Taldeetan nahi denaz hitz egin ahal izango da, beti ere bideojokoei buruz izan dadila saiatuz (horretarako baita talde bakoitza) eta euskaraz izen beharko du, logikoa den bezala. Jendeen arteko irainak, arrazismoa, hitz homofoboak, etab. ez dira onartuko. Norbait arau minimo hauek hausten ari bada abixatu egingo zaio eta jarrera aldatzen ez badu taldetik kanporatzeko eskubidea izango dugu.
Azkenik esan nahasteak ekidite aldera, eskertuko genukeela gure orrialdean izena emanda zaudetenok, izen berdina ezarriko bazenute Telegramen. Behean dituzue bi taldeetara sartzeko estekak (egin klik nahi duzuten irudian) eta listo, ondo pasa dezazuela !!!
Iruzkinak (1)
Iker Ibarguren Feb. 15, 2016, 12:31 p.m.
Zuen zain gaude!!