Azaroaren 14an larunbata, 11etatik  12etara bitarte, Bilboko Euskararen Etxea bisitetarako zabalik egongo dela aprobetxatuz, bertan izango gara gure berri eman eta erakustaldi txiki bat eginez.

Guztion eskura jarri ditugun GETB bideojokoen telebista, txapelketa sistema, artikulu eta gameplayak partekatzeko gunea… erakusteaz gain, Minecraft zerbitzaria erakutsiko zaie bertaratzen direnei. Nola erregistratu eta bertan nola parte hartu azalduko dugu zuzenean, erakustaldi txiki bat eginez.

Bertaratzeko zalantzan oraindik??

 

Informazio gehiago: http://www.azkuefundazioa.eus/euskararen-etxea/jarduerak-eta-espazioak/jarduerak/jarduerak-agenda/hitzaldia-bideojokoak-gamerauntsia