Bideojoko garatzaileek beren jokoak egiten dituztenean, beraiek proposatzen digute nola jolastu behar dugun jokora. Baina, denborarekin eta zaleak zailtazun bila hasten direnean, jokoari beste buelta bat ematen diote eta arau berriak proposatuz, bideojokoetara jolasteko hainbat era ezberdin garatzen dituzte. Jarraian, hainbat adibide ikusiko ditugu, normalean erronka moduan egiten direnak. Has dadila festa.

-SPEEDRUN : erronka honen helburua da bideojokoak ahalik eta azkarren bukatzea, normalki jokoak dituen akatsak erabiliz. Adibide moduan "Super Mario 64" jokoan eginiko munduko errekorra ikus dezakezue, guztira 6 minutu eta 41 segunduan osatua.

-Nuzlocke erronka: Erronka hau Pokemon jokoekin gauzatzen da. Erronkaren arauak honako hauek dira:

  1. Bide berri bakoitzean agertzen zaizun lehen Pokemona harrapatu daiteke soilik.
  2. Pokemon bat bizitzarik gabe geratzean, askatu egin behar da.
  3. Harrapatzen den Pokemon bakoitzari, izen berria jarri behar zaio. Halako arrakasta izan zuen 2010eko erronka honek, non, oraindik ere milaka pertsonek egiten dutela.

-No death erronka: Erronka honen zailtasuna jokoa soilik bizitza bakarra erabilita pasatzean datza. Hasiera batean zaila ematen badu ere, askoz ere zailago bihurtzen da hartu behar diren erabakiak ez bait dute atzera bueltarik. Adibide bezala eta erronka hau egiteko erabili daitekeen jokurik zailenetakoa izanda, Dark Souls 2 jokua daukagu. Norbaitek jolastu badu, badaki ez dela joko erraza eta are gutxiago bizitza bat galdu gabe.

Baina badago gizakiaren eskutatik alde egiten duen erronka bat: Dark soul 1, 2 eta 3 jokoak pasatzea hil gabe. Erokeria hutsa da eta soilik gutxi batzuen eskuetan dagoena.

-No Door erronka: Erronka berezi bat da, Call of Duty zonbietako edozein mapan egin daitekena. Berez, mapan zehar hainbat ate iriki behar dira jokoan aurrera egiteko. Hor dago erronka honen gakoa, jokoa hasten den gelan geratu behar da eta ahalik eta txanda gehien egin. Benetan erronka zaila.

-Gutxiengo puntuazioaren erronka: Erronka honen funtsa da, normalki plataforma moduko jokoetan, ahalik eta puntuazio gutxienarekin bukatzea. Lehen ikusi dugu Mario 64 jokoan eginiko erronka. Kasu honetan, Super Mario Bros joko mitikoan eginiko saiakera ikusteko aukera daukazue. Ikus daiteken moduan, askotan bidea zaildu egiten da puntuaketa ez igotzeko, beste era berezi bat jolasteko:

-Borroka gabeko bizitza erronka: Erronka hau oso berezia da. World of Warcraft-eko jokuan burutzen da ikusiko dugun adibidea. Erronka honen muina, RPG joko motan normalki, ahal den mailarik altuena lortzean datza borrokarik egin gabe. Ikus dezakezuen bezela, benetan zaila borrokan egitean datzan jokoak izanik. Gure heroiak, Pandarien-eko hedapenean lehen 10 mailak igarota, Dortoka irlatik irteteko bandoa aukeratu behar da Aliantza eta Hordaren artean. Ba, Doubleagent izeneko pandarenak, mehatzaritzan eta belar-biltzen eginiko puntuez baliatuta lortu zuen balentria.

Eta, zein dira zuek burutu dituzuen erronkak?