Kaixo lagunok! Iurgi Bilbao nauzue, kazetaritzan lizentziaduna eta Indie Totem deituriko plataformaren komunikazio arduraduna. Baina ez zaituztet nire burua aurkezten aspertu nahi, baizik eta gustuko ditudan bi gai batu eta hauen inguruan hitz egitea bururatu zait. Zeintzuk diren? Bideo-jokoak eta Komunikazioa.

Bideo-jokoak eta komuniazioa

Atal hau #bideojokomunika hashtag-az izendatu dut eta honen helburua komunikazioan aditu direnei perspektiba berriak zabaltzea izango da, bideo-jokoen esparruak eskaintzen dituen aukera desberdinez ohartzea, alegia.


Bideo-jokoak komunikatu

Dagoeneko ohartuko zinetenez, teknologia berriek enpresa eta bezeroen arteko harremana zeharo aldatu dute. Internetek produktuak erraz eta “merke” iragartzeko aukera eman die enpresei eta kritikatzeko ahalmena aldiz, bezeroei. Honek komunikazio bidirekzionala suposatzen du eta tamalez, bideo-joko estudio asko oraindik ez dira kontziente formula hauen garrantziaz. Beraz... komunikatzailea bera da, lehen elkarrizketa batean konbentzitu behar dituena.

Bideo-jokoak komunikatu

Laburbilduz, komunikazioaren alorreko profesionalek konpetentzia aztertu, webgunea diseinatu, estrategia digitalaren gidoia burutu, sarerako eduki multimedia sortu, pentsa oharrak idatzi eta bidali, bezeroen iruzkinei erantzun eta interneteko oihartzuna neurtzeko gai direla erakutsi behar dute.

Bideo-jokoak komunikatzeko 

Orain arte ezagutzera emateko komunikazioaz soilik aritu banaiz ere, post honen hasieran jokoen esparruak eskaintzen dituen aukera desberdinak aipatu ditut. Hain zuzen ere, bideo-jokoa komunikazio tresna gisa erabili daiteke.

Hauen eskuragarritasuna areagotuz joan ahala, jolasteko moduen eta jolasen helburuak aldatu egin dira. Denborarekin industria honek errealitaterako sarbide bat sortzea lortu du, zeinaren bidez, eguneroko jarrera eta portaera ereduak kudeatzea lortzen dituen.

Gamifikazioa eta "Serious Games"en inguruan gehiago sakondu nahi ezkero edo besterik gabe, gaiaren inguruko zenbait adibide ikusi nahi baldin baditzue, hemen Vadejuegos aldizkarirako esteka.

Bideo-jokoak komunikatzeko

Bideo-jokoek eguneroko bizitzan zenbaterainoko eragina duten edonondik ikus daiteke jada, bai prestakuntzan eta baita lanbide-arlo askotan ere, besteak beste, publizitate-kanpainetan, saltokietan, eskoletan, enpresa-fluxuetan, eta abar. Hain tresna indartsua izanik, zergatik ez komunikatzeko erabili?