Bihar estreinatuko da Minecraften Nether eguneraketa

Lander Unzueta | 2020/06/22 11:00 Berriak



Berritasun mordoarekin, Xbox One, PlayStation 4, Nintendo Switch, iOS, Android, Windows 10 eta jatorrizko Java bertsioan batera estreinatuko da.

Minecraften zaleek aurten 11 urte bete dituen Mojangen lanera itzultzeko aitzakia bikaina edukiko dute bihartik aurrera. Nether eguneraketa bihar beran kaleratuko du Mojangek.

Eguneraketa Minecrafteko munduen “alde iluna” biziberritzeko asmoz gauzatu dute. Orain arte Nether dimentsioak bioma bakarra eduki du; eguneraketak beste lau bioma desberdin gehituko dizkio. Horiek Soul Sand Valley, Crimson Forest, Warped Forest eta Basalt Deltas dira.

Biomekin batera beste hainbat berritasun ekarriko ditu Nether eguneraketak: lagun edo etsaiak izan daitezkeen Piglin herritarrak, Hoglin deitutako basurdeak edota Netherite Ingot bezalako material berriak.

Soinu banda eguneratzeko ere aprobetxatuko dute. Netherra girotuko duten 20 abesti berri gehituko ditu eguneraketak; Lena Rainek konposatutako abestiak izango dira, eta Spotifyn entzungai daude.

Nether eguneraketa plataforma guztietara helduko da. Xbox One, PlayStation 4, Nintendo Switch, iOS, Android, Windows 10 eta jatorrizko Java bertsioak bihar jasoko dute.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

4
Jolasten

27
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…