The Medium beldurrezko abentura kaleratu dute orain gutxi garatzaile poloniarrek. Silent Hill berri baten ardura hartuko dutela diote zurrumurruek.

Poloniako Bloober Team garatzaileak Konami-rekin lan egiteko hitzarmen akordioa sinatu duela iragarri du bere webgunean. “Egun historikoa da niretzat, hainbat urtetako lanaren burutzea”, adierazi du bertan Piotr Babieno Blooberreko presidenteak.

“Konami bezalako enpresa aintzatetsiak Bloober Teamekin estrategikoki elkarlana hasteak nazioarteko bideo-jokoen liderrekin bat egiten dugula adierazten du, eta merkatu honetako partaide nagusientzako pareko bazkidean bilakatu gara”.

Akordioa iragarrita, aurrerantzean zer nolako bideo-jokoetan lan egingo duten jakitea falta da. Orain hilabete batzuk GamesIndustry agerkariak Babienori egindako elkarrizketa batean azaldu zenez, urtebete inguru damarate beldurrezko IP batean lan egiten argitaletxe ezagun batekin.

Adierazpen hauek kontuan hartuta eta poloniarren azken lana The Medium beldurrezko abentura izanik, zale asko Konamiren Silent Hill saga ezagunaren zein ahaztutakoaren joko berria prestatzen ari direla zabaltzen hasi dira sarean. Horixe bera adierazi dute VideoGamesChronicle webgunetik: “Blooberrek dituen planen jakinaren gainean dagoen jendearen arabera, prestatzen ari diren proiektuetako batek Silent Hillekin harremana dauka“.