100.000 deskarga baino gehiago ditu dagoeneko From Software-n lana PlayStation originaleko grafikoekin eratzen dituen lanak.

Unreal Engine 4 motor grafikoa erabilita atal estetiko ikusgarria duten jokoak ikusten dira nagusiki. Hala ere, beste mota bateko lanak ere ikus daitezke honi esker. Hori da Bloodbornen demake proiektuaren kasua: PlayStation 4-ko bideo-joko ezaguna jatorrizko PSX-ko atal grafikoarekin berregindu Lilith Walther bideojokozaleak. Bloodborne PSX dagoeneko joka daiteke.

Hamahiru hilabeteko lana izan dela dio garatzaileak. Estetika berezi zein xarmagarriarekin From Softwaren jokoan ikusitako kokalekuak, etsaiak eta bestelako elementuak ditu Bloodborne PSX-k. Bereizmen baxuak itzel funtzionatzen du beldurrezko giroa eskaintzeko.

Hori bai, ez ditu jatorrizko jokoaren gune guztiak eta erronkak biltzen: Father Gascoigne, Cleric Beast eta beste hainbat arerio berregin ditu Waltherrek, baita sekretutxoren bat edo beste, baina argi geratzen da proiektu txikia izan dela.

Bideojokozaleak, eta batez ere, Bloodbornen jarraitzaileak, proiektu txiki nahiz berezi honen argitalpenaren zain zeuden. Asko izan dira, ikaragarrizko deskarga kopurua lortu baitu: kaleratu eta 24 orduko epean 108.000 deskarga izan ditu zale bakar batek eratutako lantxo honek.

Bloodborne PSX guztiz doakoa da. Garatzailearen itch.io webgunetik jaitsi daiteke PC-rako.