Koji Igarashik Bloodstained: Curse of the Moon 2 aurkeztu du

Lander Unzueta | 2020/06/29 11:00 Berriak



Abentura retroa “laster” argitaratuko du Inti Createsek PC, Xbox One, Switch eta PS4an.

Castlevania klasikoen bidea jarraitzen duen Bloodstained: Curse of the Moon 2 iragarri zuen atzo Inti Creates garatzaileak New Game+ Expo ekimen digitalaren aterpean.

Koji Igarashi Castlevania zaharren ekoizleak Bloodstained: Ritual of the Nighten Kickstarterra martxan jarri zuenean, crowdfunding bitartez egindako finantziazio kanpainako helmugetako batean spin-off retroa garatzeko aukera agertzen zen. Hortik jaio zen Curse of the Moon arrakastatsua; orain, abentura retroaren ospea jarraituta bigarren atala sortzen ari direla iragarri zuen jokoaren zuzendariak.

Bigarren CotM honetan lau pertsonaia kontrolatu ahalko dira: Zangetsu, Dominique, Robert eta Hachi deabru eta bestelako munstroen aurka ariko dira 8-biteko abenturan. Edozein unetan aldatu daiteke pertsonaien artean.

Bakoitzak bere ezaugarri bereziak edukiko ditu; erasoak ez ezik, esploratzeko orduan bide desberdinetatik joan ahalko dira ahalmen propioei esker.

PC, Xbox One, Switch eta PS4rako ari dira garatzen Bloodstained: Curse of the Moon 2. Argitaratze datarik gabe, “laster” estreinatuko dela agindu du Igarashik.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

3
Jolasten

44
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…