MegaMan Network, Exoprimal zein Ghost Trick: Phantom Detective ere ekarriko dituzte japoniarrek.

Capcomek Spotlight ekimena iragarri du martxoaren 9rakoResident Evil 4ren berregitearen edo Monster Hunter Risen Sunbreak espantsioko edukien albisteak eskainiko dituztela zehaztu dute.

23:30ean abiatuko dute zuzenekoa: 26 minutuko iraupena edukiko duela aurreratu dute, baita “ez dela haurrentzat aproposa izango” ere. Tartean Resident Evil egonda, kontrakoa aipatzea benetan beldurtzekoa izango litzateke.

Bilduko dituzten tituluen artean aipatutako RE4 Remake, MH Rise zein Mega Man Battle Network Legacy Collection bilduma, Ghost Trick: Phantom Detective dibertigarriaren bermasterizazioa eta Exoprimal itxurosoa egongo dira. Arraroa, egia esan, Street Fighter 6 aipatu gabe geratzea.

Hori bai, 2023ko bideojokoak erakutsiko dituztela aipatzen dutenez, agian beste ezustekoren bat ere egon daiteke ekitaldian; nola ez, zaleak Devil May Cry 6 edo Dragon’s Dogma 2 eskatzen hasiak dira jadanik.

Aurkezpena jarraitu ahal izateko hainbat bide nabarmendu dituzte. YouTube, TwitchTikTok zein Facebook bidez ikusi ahalko dira bertan erakutsiko dituztenak. Esan bezala, martxoaren 9an 23:30etik aurrera hasiko dute.