Kaixo lagunok:
Hona hemen Captain Tsubasa: Rise of New Championsi buruzko analisia.
Jokoa arkade erako kirol bideojokoa da, beraz ez dauka Fifa edo Pro Evolution Soccerrekin antzekotasunik. Bost egun irauten dituzten kontraerasoak, hiru egun baloia atera jaurtitzeko (flashback ugarirekin), jokaldi harrigarriak eta oroitzapen onak ekartzen dituen jokoa da.
Rise of New Championsek tutoriala dauka, bere mugimendu eta jokaldi moduak ikasi ahal izateko, jokoa benetan hasi aurretik. Zenbait ariketa gainditzean datza. Jokatzeko modu ezberdinak daude: Abentura, Versus, Online eta Txapelketa.
Abentura moduak bi istorio ezberdin ditu: Alde batetik Tsubasa Ozora ( Oliber Atom, izenaz ezagunagoa, jokalari eta taldeen izenak japonieraz datoz) eta beste alde batetik norberak sortzen duen jokalariarena.
Tsubasaren istorioa 3. gazteen txapelketan oinarrituta dago, beraz zenbait pertsonai ez dira "etsai" moduan agertzen, baina Japoniarekin bai. Golak sartzea ez da erraza, jokoak azaltzen du zergaitik. Gure pertsonaiaren istorioan, talde bat aukeratu eta berarekin helburu bat bete behar dugu.
Versus jokoa IAren kontrako partiduak dira.
Onlien jokoan, zure talde birtuala aukeratu eta gero, munduko beste pertsona batzuekin jokatzeko aukera ematen du.
Txapelketan, zuk talde aukeratu eta horrekin aurrera.
Iruzkinak