Captain Tsubasa: Rise of New Championsen azken trailerrak bere protagonistak ezagutzera eman ditu

Lander Unzueta | 2020/02/24 09:00 Berriak



Oliver eta Benjiren manganimean oinarritutako jokoa PC, PS4 eta Switchean argitaratuko dute 2020an.

Bandai Namcok urtarrilean iragarri zuen Captain Tsubasa: Rise of New Champions futbol jokoaren trailer berria argitaratu du. Bertan Oliver eta Benji manganime ospetsuan oinarritutako bideojokoaren pertsonaiak aurkeztu dituzte.

Arkade erako partiduak jokatzea proposatzen du Rise of New Championsek. Saga horretako bideojoko askok RPG elementuak hartzen bazituzten ere, oraingoan hori guztia alde batera utzi eta jokalariak zuzenean kontrolatu ahalko dira.

Bideojokoa PC, PS4 eta Switchean argitaratuko dute. Oraindik datarik zehaztu gabe, 2020an salgai egongo dela aurreratu dute sortzaileek.

Yoichi Takahashi mangakak 1981. urtean sortutako obrak hainbat bideojoko jaso ditu azken hamarkadetan; azkena 2017an Android eta iOSerako argitaratutako Dream Team izan zen. Hala ere, denbora igaro da mahai gaineko kontsolek Captain Tsubasaren jokorik jaso dutenetik; lehen aldia izango da PCko jokalarientzat, gainera.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

174
Kide

5
Jolasten

65
Online

Azken erantzunak

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…