Nintendo-k argiratatu duenez, irailetik aurrera Club Nintendo fidelizazio programa guztiz itxiko dute. Hau baino lehen, apirilaren 1etik aurrera hain zuzen ere, joko fisikoek ez dute izar puntuak lortzeko txartelik izango, eta hil bereko 20tik aurrera ezingo dira joko digitalak (eshop bidez lorturikoak) erregistratu.
Irailaren 1erarte izango dugu ordea ditugun izar puntuak opariengatik aldatzeko, eta erabili ezean ezabatu egingo dira. Hau horrela izanda denok, ditugun puntuak erabiliko ditugunez, agian ideia ona da lehen bait lehen erabiltzen joatea, nahi ditugun opariak agortu aurretik. Hala ere Nintendok hurrengo hilabeteetarako opari berriak egongo direla iragarri du. Momentu honetatik aurrera gainera ezingo dira erabiltzaile berriak erregistratu ezta existitzen diren erabiltzaile profiletara sartu ere.
New Nintendo 3DS eta 3DSXL-ak ezingo dira Club Nintendo-an erregistratu, aurrekargaturik duten softwarea bai ordea, beti ere apirilaren 1a baino lehen erositakoak badira.
Nintendo-k fidelizazio programa berri bat jarriko duela martxan esan du eta programa hau martxan jartzean erregistratzen diren erabiltzaileek Nintendo 3DSrako Flipnote 3D debalde jaisteko aukera izango dutela ere iragarri dute.
Club Nintendo programa 2007. urteaz geroztik dago martxan eta ordutik Gameboy Advance, Gamecube, Nintendo DS, Wii, Wii U eta Nintendo 3DSko jokoez gozatzeko aukera izan dugu bertan.
Beraz, Club Nintendo-ko kide bazarete, gogoratu erregistratzeko dituzuen joko edo kontsolak lehen bait lehen erregistratu beharko dituzuela eta izar puntuak ez galtzeko irailaren 1aren aurretik erabili behar dituzuela.
Ni banoa katalogoa begiratzera nireak erabiltzeko...
Iruzkinak (2)
egoninobi Jan. 21, 2015, 4:29 p.m.
Alde batetik poztekoa da zerbitzu hau itxiko dutela entzutea. Izan ere, Europako Club Nintendoa gutxienez... barkatu esatea baina... zabor hutsa da. Merezi duen ezer gutxi dago eta dagoen apurra lortzeko sekulako izar kopurua pilatu behar da. Desastre hutsa. Aldaketa askoren premia zuen.
Ea honela, zerbitzu berri bat errotik hasita, gauzak hobeto egiten dituzten.
Eta ea egun hauetan zerbait interesgarria jartzen duten, zeren orain dagoena...
Xabier Calvo Jan. 21, 2015, 10:47 p.m.
Bai, arrazoi duzu nahiko tzapuza dela esatean. Baina hainbeste kostatako puntuak irailerako gastatu beharrak eta opari kutre batzuetan ba... Gutxienez programa berrira puntuak pasa zitzaketen...