Dakizuen bezala, badira hilabete batzuk joko eder hau atera dela, eta jendeak oso harrera ona eman dio egia esan. Duela aste batzuk bere lehen DLC-a atera da: AWEKNING.
DLC honek gauza asko ekarri dizkigu: Lau mapa berri (nahiko onak egia esan) eta zonbien mapa berri bat. Baina 9GB eta 50€-ko DLC honek bere gauza txarrak ere ekarri ditu, adibidez, zonbien mapako easter egg-a egitean. Amaiera aldean, errorea ematen dizu eta horrek nahiko haserretzen du pertsona bat, bukaeran justu easter egg-a bukatzera zoazenean zer eta kabum: "Ha ocurrido un error en la siguiente aplicación: (CE-34878.C) Call Of Duty: Black Ops 3".
Errore hori jende askori eman dio. Baina bueno, aurreko artikuluan esan nuen bezela, Call of Duty bat gehiago edo zerbait berria? Jokoa probatu ahal izan dut eta nire azken iritzia da: Ez bat ez bestea. Ez da ezer ikaragarria izan baina ezta gaizki bukatu den ezer ere. Errore guztiak kontuan hartu gabe, esan dezaket joku oso ona dela, baina batzuetan pentsatu izan dut: Titanfall 2?. Bai. Titanfall 2 deitu izan du jende askok, duela 2 urte ateratako jokoaren antz ikaragarria zuelako, baina Call of Duty estiloa galdu gabe. Hala ere, COD BO3 defendituko dut. Ez da guztiz berdina, baditu bere desberdintasunak: zonbiak, scorestreack-ak, eta espezialista berriak.
Espezialista hauek jokoari ikutu ederra eman diote. Joko berri bat ematera iritsi arte. Hala ere ez du CoD estiloa galdu, bere betiko gauzak mantentzen dituelako.
Guzti honekin ondorio batera iritsi naiz: Errore nazkagarri horiek kenduta, joko oso ona da, gauza berria eta ez Call of Duty bat gehiago. Zuen iritzia jakin nahiko nuke, beraz, utzi zuen iruzkina!
Iruzkinak