PC, PS5 eta Xbox Series gailuetarako prestatzen ari dira finlandiarrak. Dylan Faden izango da protagonista berria.

Remedy Entertainment estudioak Control Resonant irailaren 24an estreinatuko dela baieztatu du State of Play ekitaldian.

Abenduan ezagutu genuen hack and slash edo ARPG bideojokoa PC, PlayStation 5 eta Xbox Series plataformetan kaleratuko da. Aurreko Controlen oinarriak erabat aldatzen ditu, beraz, naturaz gaindiko tiroak kolpeekin ordezkatuz.

Protagonista ere berria izango da: Dylan Faden gidatuko dugu oraingoan, lehen jokoko Jesse Fadenen neba. Azken hau ere igaro da State of Playko bideotik, beraz, agian berarekin berriz jokatzeko aukera egongo dela pentsa dezakegu.

Federal Bureau of Control (FBC) erakundeak Manhattan irlara bidaliko du Dylan. Eraldatutako hirian Aberrant deitutako indar objektu aldakorra izango du lagunik onena: honi esker munstroak egurtu ditzake, armak itxuraz aldatzen duen heinean konbo ikaragarriak burututa. Devil May Cry edo Bayonetta bezalako jokoen ideiak hartzen ditu Resonantek, borroka biziekin, kolpe sorta luzeekin eta airean zorabiatuta mantendu beharreko arerioekin.

Grabitateak berebiziko garrantzia edukiko du, Dylanek hau kontrolatzeko ahalmena baitauka. Nolabait esatearren, inguruneak mugituko ditugu, hormak zein sabaiak lurzoru bilakatuz, eta arerioak zein materialak alde batetik bestera mugituz, joko benetan ikusgarria eratuta.

Irailaren 24an merkaturatuko da Control Resonant.