Crash Bandicoot 4: It’s About Time iragarri du Activisionek

Lander Unzueta | 2020/06/24 18:00 Berriak



Toys For Bob garatzailea Playstation 4 eta Xbox Onerako prestatzen ari da Crashen itzulera.

Bideojokoetako marsupial ospetsuenak abentura berria edukiko du. Activisionek Crash Bandicoot 4: It’s About Time plataforma jokoa ezagutzera eman du trailer baten bidez.

Crashen itzulera 2017an kaleratutako N. Sane Trilogy remakearen bidea jarraituta egingo dute. Izan ere garatzaile berberak hartu du laugarren atala sortzeko lana: Toys for Bob ari da It’s About Time garatzen, Spyroren remakeak prestatu ondoren.

Trailerrean ikusi daitekeneez, Crash Bandicoot klasikoen mekanika berberak edukiko ditu laugarren jokoak. Berritasunak ere badakartza, noski: protagonistak jantziko dituen trajeek askotariko ahalmenak emango dizkiote. Crash ez ezik, Coco laguna eta Neo Cortex bilaua kontrolatzeko aukera ere egongo da.

Bideojokoaren gidoiaren berri eman dute Activisionetik: “Crash 1998. urtean bere irla esploratzen eta atsedena hartzen dabillela, Lani-Loli izeneko maskara misteriotsua aurkitzen du kobazulo batean. Maskara kuantikoetako bat da; horien itzulera ikusita eta Quantum Rifta gure heroiengandik hurbil agertuta, Crash eta lagunek denbora eta dimentsio desberdinetatik ibiltzea erabakiko dute arduraduna gelditzeko asmoarekin”.

Crash Bandicoot 4: It’s About Time Playstation 4 eta Xbox One kontsoletarako estreinatuko da urriaren 9an.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

3
Jolasten

42
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…