Crimson Desert – Charting the Unknown eduki gehigarriarekin erokeria berriak agintzera etorriko da urriaren 15ean

Lander Unzueta | 2026/09/03 17:30 BerriakPCPS5Xbox Series



Pearl Abyss mundu irekiko abentura handitzen dabil Enhanced eguneratzea kaleratu ondoren. PC, PS5 eta Xbox Series gailuetako erabiltzaileek jokatu ahalko dute.

Crimson Desert mundu irekiko ARPGarekin lehen espantsioa iragarri du Pearl Abyss estudio hegokorearrak. Charting the Unknown deitua, urriaren 15ean kaleratuko da.

Itsasoak eta itsas hondoak protagonista edukiko dituen eduki gehigarria izango da: urpekaritza lanetan ariko gara etsai eta ingurune berrien aurka egiten gabiltzala. Munstro mekanikoak izango da ardatzetako bat, itsaspean erronka erraldoiak aginduta.

State of Play emanaldian erakutsitako bideoan ikus daitekeenez, gure etxebizitza eraikitzeko eta nahi bezala antolatzeko nahiz kudeatzeko aukera gaineratuko du espantsioak. Langileak hartuta, denetariko baliabideak biltzen eta eratzen jarriko ditugu.

Martxoan estreinatu zen Crimson Desert, baina garatzaileek ez dute atsedenik hartzeko astirik izan. Duela egun batzuk Enhanced edizioa kaleratu zuten, doan, azken hilabeteetan gehitutako eduki gehigarri eta berrikuntzak guztiak biltzeko, aldi berean istorioko zinematika berriak jasota.

Jokalarien harrera denetarikoa izan bada ere, mundu ireki fresko eta dibertigarria aurkituko dugu Pyrell munduan; are gehiago, erosi gabe probatu nahi dutenek nabigatzaile bidez aritzeko aukera daukate, ezer jaitsi gabe, 20 minutuko debaldeko proban.

Crimson Desert PC, PS5 eta Xbox Series plataformetan joka daiteke. Charting the Unknown espantsioa urriaren 15ean kaleratuko da.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

248
Kide

5
Jolasten

39
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta 2025ko aza. 18a, 09:30

Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…

Daflipat 2025ko aza. 17a, 18:25

Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…

Damian 2025ko mai. 20a, 23:04

Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…

Damian 2025ko mai. 8a, 10:43

Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…

eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01

Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta