Bergarako Wolfram Encounter jardunaldiaren baitan egingo da ekimena. Izen ematea abian da: lehen partidak urrian lehiatuko dira, eta final handia azaroaren 11n.

Bergarako Udalak, Game Erauntsia Elkartearekin batera, CS2 Wolfram 2023 txapelketa abian jarri du. Binakako norgehiagokak lehiatuko dira oraintsu argitaratutako Counter-Strike 2 bideojokoan (2vs2 edo Wingman formatuan): gonbita Euskal Herriko bideojokalari guztiei luzatu nahi diegu.

Ekimena Wolfram Encounter jardunaldiaren aterpean egingo da. Aurreko ekitaldietan League of Legends MOBA ezagunaren txapelketak antolatu baziren ere, aurten bogan dagoen Counter-Strike tiro joko arrakastatsuari lekua eman nahi zaio.

Izen ematea irekita dago jada; urriaren 11n itxiko da. Aipatu modura, binakako lehiak jokatuko dira; hortaz, fitxan jokalari bakoitzak izena eman beharko du, eta bere taldekidearen izena helarazi beharko digu. Gauza bera egin dezakete bikotekiderik ez duten jokalariek: gure Telegram zein Discord taldeetan bikotea osatzeko jokalariak bila ditzakezue.

Baldintzak, arauak eta gainerako informazioa txapelketaren fitxan aurki daitezke.

 

Kanporaketa fasea, etxetik

Kanporaketak etxetik jokatuko dira online eta partida bakarrera, urriaren 21etik urriaren 29ra bitartean. Horiek bideratzeko FaceIt webguneaz baliatuko gara: erabiltzailea sortu beharko duzue, eta, ostean, guri helarazi, zuoi txapelketarako sarbidea  bidaltzeko.

Fase finala aurrez-aurrekoa izango da, eta azaroaren 4an Bergarako Zabalotegi aretoan lehiatuko da: 18:00etan hasiko dira finalerdiak; ondoren, finala jokatuko da.

Egun berean, gainera, Bergara bloketan, Minecraft eraikuntza proiektuan sortutako Bergara digitala ezagutzera emango da.