Udatik zetorren Smealum izeneko hackerra Nintendo 3DS-rako exploit bat aprobetxatu nahian bertan sinatu gabeko kodea exekutatu ahal izateko. Helburua homebrew aplikazioak exekutatu ahal izatea da eta inolaz ere jokoak pirateatzea.
Atzo gauean Twitterren txiokatu zuen nola izango ziren exploit-a aprobetxatzeko beharrekoak. Eta itxuraz Ubisoft-en Cubic Ninja joko kaxkarra-k duen exploit bat izango da aprobetxatua homebrew kanal bat instaltzeko. Berria eman zuen momentutik jokoa 3-5€-tan lortu ahal izatetik, ebay-n 80€ balio izatera heldu da. Ezinezkoa dirudi jada jokoa prezio normaletan aurkitzea.
Bideo baten bidez aurkeztu zuen Cubic Ninja beharko zela
Nintendo-k zuzenean jokoa Japoniako Eshop-etik kendu du, eta Japoniatik bakarrik itxuraz, exploit-a aprobetxatzeko balio duen bertsio digital bakarra berau da eta. Bertsio fisikoan ordea edozeinek balio du. Seguraski Nintendo 3DS-rako hurrengo eguneraketa batean exploit-a blokeatuko dute.
Azken partean Ubisoft ez dabil oso ondo bere jokoekin. Gogora dezagun Asassins Creed:Unitiy-rekin jaso zituen kritikak jokoa guztiz amaitu gabe argitaratzeagatik eta oraingo honetan bere joko bat izan daiteke Nintendo 3DS-aren segurtasuna puskatzea ahalbidetu dezakeena.
Iruzkinak (4)
Iker Ibarguren Nov. 20, 2014, 9:40 a.m.
Nd3ds bat erosteko (olentzero maitea...) eskusa bat gehiago ;)
Xabier Calvo Nov. 20, 2014, 11:15 a.m.
Aitzaki honegatik bada behintzat, deskuidatuz gero jokoa garestiago atera daiteke kontsola baino! jajaja
Ander Intxaurrondo Nov. 20, 2014, 12:47 p.m.
Igual hobe New 3DS salgai jarri arte itxoitea ezta? Igual joku berri asko eramangarri horen esklusibo izango dira eta.
Xabier Calvo Nov. 20, 2014, 12:57 p.m.
Logikoa litzateke itxarotea. New 3DS-a ez erosita ere, agian 3DS normalaren prezioa jaitsi dezakete. New 3DS-arekin Nintendo DSi-arekin gertatu zen gauza bera gertatuko denaren beldur naiz...