Run and gun zailaren bigarren atala garatzen dabiltza; gainera, Master System kontsola klasikorako Mighty Cuphead Adventure iragarri dute.
Studio MDHR ezagunak Cuphead unibertsoko bi proiektu dauzka esku artean.
Summer Game Fest zuzenekoan aditzera eman dutenez, lehen proiektua Cuphead 2 izango litzateke. Xehetasun handirik eskaini gabe, eskuz marraztutako akzio eta plataforma abentura izango dela adierazi dute; hau da, 2017. urteko Cuphead originalaren oinarriak mantentzen dituen abentura prestatzen dabiltza.
Bigarren proiektua antzeko zerbait da, baina bereziagoa dela esan daiteke: Mighty Cuphead Adventure. Egungo plataformetan estreinatuko den akzio eta plataforma abentura bada ere, retro kontsola batentzat garatzen dabiltza bereziki: Sega-ren Master System klasikoarentzako bertsio fisikoa kaleratuko dute arduradunek.
Jokagarritasuna ohikoa izango dela ikus daiteke iragarpen bideoan: Cuphead eta lagunak kontrolatuz bi dimentsioko erronkak biziko ditugu, saltoka eta tiroka maila desberdinak nahiz buruzagi erraldoiak gainditu behar izanik.
Bi proiektuak kaleratze datarik gabe iragarri dituzte Studio MDHRkoek.
Lander Unzueta
Iruzkinak