Azaroaren 19an estreinatuko den jokoaren PCko bertsiora jokatzeko gutxieneko baldintzak zehaztu dituzte.

CD Projekt RED garatzaile poloniarrak Night City Wire aurkezpen digitalen hirugarren eta azken emisioa gauzatu du. Bertan Cyberpunk 2077ko hiria eta gaizkile talde desberdinak ezagutzera eman dituzte.

Night City sei barrutitan banatuta egongo da. Bakoitzak bere girotze eta estetika propioak edukiko ditu, eta horietatik libreki mugitu ahalko dira jokalariak. Garatzaileek aldarrikatu dutenez bertikaltasuna gakoa izango da Cyberpunken. Horrela, “gune super organikoa” eratzea bilatzen izan dute.

Gaizkile taldeei dagokienez, horiek ere nortasun eta itxura bereziekin bereiztuko dira. Tiger Claws, Valentinos, Animals, Moxes, Wraiths, Maelstrom eta Voodoo Boys, bakoitza guztiz desberdina izango da.

Ohiko erabakiei uko eginez, The Witcherreko sortzaileek banda horiekin batzea ezinezkoa izango dela azaldu dute. Protagonistaren mertzenario naturagatik dela diote. Hala ere harreman estuak sortzea posible izango da.

PCko jokalariek azkenik ezagutu dituzte bideojokoa mugitu ahal izateko gutxieneko baldintzak.

  Gutxieneko baldintzak Gomendatutako baldintzak
Sistema eragilea 64 Bit Windows 7 edo 64-bit Windows 10 64-bit Windows 10
DirectX Direct X 12 Direct X 12
CPU Intel Core i5-3570k edo AMD FX-8310 Intel Core i7-4790 edo AMD Ryzen 3 3200G
RAM 8GB 12GB
GPU GTX 780 3GB edo AMD Radeon RX 470 GTX 1060 6GB edo AMD Radeon R9 Fury
Barne memoria 70 GB HDD (SSDa gomendatzen dute)

70 GB SSD

 

Cyberpunk 2077 azaroaren 19an kaleratuko da PC, PS4 eta Xbox One plataformetarako. Beranduago PS5 eta Xbox Serieserako bertsioak argitaratuko dituzte; egungo kontsoletarako bertsioa erosita belaunaldi berrirako jokoa eskuratuko dute erabiltzaileek.