Cyberpunk 2077ren berritasunei buruz mintzatu da CD Projekt Red

Lander Unzueta | 2020/06/29 18:00 Berriak



Night City Wire aurkezpenean azaroaren 19an estreinatuko den RPGari buruzko xehetasunak eman ditu.

Bigarren atzerapen bat jasan ondoren, CD Projekt Redek garatzen ari den lan berriari buruzko trailerrak aurkeztu ditu. Cyberpunk 2077 akziozko RPG futuristak tiroketak, hackerrak eta hiri erraldoi dekadentea batuko ditu.

Night City Wire izeneko aurkezpenean bideojokoaren sarreran ikusiko ditugun uneak soilik erakutsi dituzte. Cyberpunk 2077n V izeneko protagonista kontrolatuko dute jokalariek. Jackie lagunak chip bat lapurtzera gonbidatzerakoan Vren bizimodua guztiz aldatuko da.

Istorioa eta gameplaya batzen dituen trailerraz gain bideojokoaren ezaugarri berria aurkezteko bideoa erakutsi dute poloniarrek. Braindance izeneko teknologiaz baliatuta jokalariak beste pertsonaien burmuinean sartu eta horien oroitzapenak ikuskatu ahalko dituzte.

Bideojokoarekin batera Cyberpunken inguruko proiektu gehiagoren berri eman dute CD Projektekoek. Netflix eta Studio Triggereko japoniarrekin elkarlanean Cyberpunk: Edgerunners deitutako animea sortzen ari dira.

Cyberpunk 2077 azaroaren 19an argitaratuko da PC, PS4 eta Xbox Onean. Kontsolen datorren belaunaldiari begira ere ari dira poloniarrak; bideojokoa gaur egungo kontsoletarako erosten dutenek datorren belaunaldirako doako eguneraketa jasoko dute Cyberpunk PS5ean eta Xbox Series Xn argitaratzen denean.

Game Erauntsiatik Night City Wire aurkezpenaren zuzeneko jarraipena egin genuen saretik. Elkarteko kideen erreakzioak ikusi nahi izanez gero, bideo osoa GEren Youtubeko kanalean dago ikusgai:

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

2
Jolasten

26
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…