Cyberpunk 2077ren garapena bukatu dute CD Projekt REDekoek

Lander Unzueta | 2020/10/16 18:00 Berriak



Azaroaren 19an estreinatuko da PC, PS4 eta Xbox Onerako.

Hainbat atzerapen jasan ostean CD Projekt REDeko poloniarrek Cyberpunk 2077ren azken bertsioaren garapena bukatutzat eman dute. Gold fasean dagoela iragarrita, produkzio fasera igaroko da etorkizuneko RPGa.

Gold fasean izateak argitaratuko den bertsioa prest egotea esan nahi du. Oraindik garapena guztiz bukatu ez den arren saltoki fisiko zein digitaletara iritsiko den lana prest dago; hemendik aurrera azken ukituak eta eguneraketak prestatzen ariko dira garatzaileak.

Iragarpena garatzaile poloniarreko langileak gehiegizko lan karga jasaten ari direla zabaldu ostean eman da. Azaroaren 19a heldu aurreko sei asteetan sei eguneko lan asteak ezarri zaizkie CD Projekt REDeko langileei.

Berriak kexa gogorra eduki ditu zaleen aldetik. Adam Badowski CD Projekteko buruak horiei erantzuna eman zien 2020an enpresak izango dituen irabazien %10a langileei zuzenduko zaiela adierazita.

PC, PS4 eta Xbox One plataformetako bertsioak iritsiko dira lehenengo azaroaren 19an. PS5 eta Xbox Series X eta Skoak beranduago kaleratuko dira; aurreko kontsoletarako jokoa erosi dutenek bertsio berria doan jasoko dute.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

182
Kide

2
Jolasten

37
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…