Steam eta gainerako plataformetatik erosi dutenak orduak zenbatzen ari diren bitartean, hainbat denda fisikotan “Dark Souls III” jada dago eskuragarri.

Souls” seriearen laugarren atal hau saga osoaren esperatuena dugu, beharbada bideo-kontsoletan belaunaldi jauzia ematen duen lehenengoa izan delako. Akziozko rol joko hauek beren zailtasunagatik dira bereziki ezagunak; alabaina, jokatu dutenek frustragarri izan beharrean “oso atsegingarriak” direla diote, jokalariek gainditu nahi izaten dituzten erronkak proposatzen asmatzen dutelako.

Nazioarteko notak ikaragarri altuak izan dira bertsio guztietan, eta Metacritic webgunean aho bateko balorazio positiboak ditu.

“Dark Souls III” FromSoftware konpainiak programatu du; Bandai Namcok publikatu; eta PC, PS4 eta XBOne plataformetarako dago eskuragarri.