Dead Cells Androiderako argitaratu du Motion Twinek

Lander Unzueta | 2020/06/08 11:00 Berriak



Roguelike jokoak ukimen pantailentzako zein aginteentzako euskarria dauka.

Orain ia bi urte kaleratutako Dead Cellsek Android bidez funtzionatzen duten gailuetarako estreinatu da. Googlen Play Storetik eros daiteke 10 euroren truke.

Motion Twinen bideojokoa PC, PS4, Switch, Xbox One eta iOSen jokatu ahal izan da. Azken plataforma horretarako garatutako ukimen pantailentzako euskarria Androideko bertsioa sortzeko bideratu dute.

Horrela, arduradunek “jokatzeko bi modu” dituela nabarmentzen dute: jatorrizkoa eta autoerasozkoa. Ohi bezala botoi bat zanpatuta erasotzeko aukera emateaz gain, protagonistak automatikoki eraso ahalko du. Botoien tamaina eta kokapena aldatu ahal da gainera. Bluetooth bidez funtzionatzen duten aginteen euskarria ere du Dead Cellsek.

Bideojokoari dagokionez, Bad Seed DLCa Androideko bertsiotik kanpo geratu da. Dead Cellsek arrakasta handia lortu du prentsa eta jokalarien artean. Protagonistak etengabe aldatzen dabilen gaztelu batetik ihes egin beharko du Dead Cellsen.

Metroidvania generoko roguelike bat izanda, behin eta berriz hiltzea ohikoa izango da, baina partida bakoitzaren ostean jokalariek boteretsuagoak bilakatzea lortuko dute.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

1
Jolasten

8
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…