Toby Fox garatzaileak Undertale handiaren jarraipena hedatzen dihardu. Zazpi atal edukiko ditu guztira; lehen bietan doan joka daiteke.
Deltarune Chapter 5 ofizialki kaleratu du Toby Fox indie sortzaileak. Ordenagailuetan nahiz Switch 2, Switch, PlayStation 5 eta PlayStation 4 kontsoletan argitaratu da JRPG abentura bereziaren bosgarren atala.
Touhou eta Chrono Trigger bezalako joko ezagunetako elementuak batzen dituzten borrokak, denetariko minijokoak, umore mordoa zein narratiba sakona biltzen dituen jokoa da, Undertalek egin bezalaxe; izan ere, honen jarraipena da, Undertalen unibertso paraleloan girotzen den istorioa baitauka Deltarunek. Toriel edo Sans berriz ikusiko ditugun arren, pertsonaia sorta berria gidatzeari ekingo diogu.
Aurreko lau atalak —joko bakarrean biltzen dira— ikaragarrizko balorazioak eskuratuta estreinatu dira. 2025eko apirilean jaso genituen hirugarrena eta laugarrena; aldez aurretik, baina, doako lehenengo eta bigarren ataletan jokatzeko aukera zegoen. Lehen bi hauek, gainera, debalde egoten jarraitzen dute.
Beste bi atal geratzen dira ikusteke, Foxek guztia ondo kalkulatu badu: oraindik kaleratze datarik ezarri gabe dabil. Deltarunen lehen bost atalak PCan zein Nintendo eta PlayStation kontsoletan joka daitezke dagoeneko.
Lander Unzueta
Iruzkinak