Plataformak, borrokak eta puzzleak bilduko ditu. PC, PS5, Switch 2, Switch eta Xbox Series gailuetan kaleratuko dute Yarn Owl eta Annapurna Interactive taldeek.

Yarn Owl estudioak Demi and the Fractured Dream 2027ko otsailean estreinatuko dela baieztatu. 3D Zelda abenturen edo Journey zoragarriaren estetika zein mekanikak hartuta eratutako indie titulua iaz iragarri zen.

Berandutze txikiarekin dator, aurkezterakoan 2026an kaleratzeko asmoa aipatu baitzuen Annapurna Interactive argitaletxeak. Bideojokoaren eskala aurreikusitakoa baino handiagoa izatearren dela pentsa daiteke, mundu irekia, ziegak, esplorazioa zein borrokak eta askoz gehiago elkartuko baititu Demik.

Somnus munduan barneratuko gara protagonistarekin batera. Voidsent ahalmenak dituenez, hutsuneko madarikazioaz balia daiteke Demi: pixkanaka iluntasunerantz erakagarriko duen botere misteriotsua. Munduan zehar aurkitutako armak eta erremintak ere berebizikoak izango dira erronka desberdinei aurre egiterako orduan. Are gehiago, ziegetan: puzzlez eta erronkaz betetako gelak gainditzeko adimena nahiz tresnak erabiliko beharko ditugu.

Zeldaren klona dela esan daitekeen arren, dueluek nahiz plataformek pisu handiagoa edukiko dutela ikus daiteke trailerretan. Saihesteak edo kontraerasoak, jauzi arriskutsuak eta gure jokatzeko modua eraldatzeko objektuak ikusiko ditugu abenturan zehar. Journeyri dagokionez, basamortuko atalek thatgamecompany-ren titulua gogorarazten dute, zalantza izpirik gabe.

PC, PS5, Switch 2, Switch eta Xbox Series plataformetan kaleratuko da Demi and the Fractured Dream datorren urteko otsailean.