Bungieren Destiny akziozko jokoak, doako bertsio bat jasotzen du PS4an, oraindik ere jokoa probatu ez duten horiek astebetez doan frogatzeko aukera emanik. SONY-k Twitteren esandakoaren arabera denbora bateko sarrera hau Playstation Storean dago eskuragarri.

Frogako bertsioak jokoaren lehen uneak jokatzeko aukera ematen du eta ondoren, lorturiko guztia mantendu egin daiteke jokoa erostea erabakitzen bada. Momentuz hau AEBn bakarrik dago eskuragarri, baina espero dugu bertan bakarrik ez geratzea eta Kontinente Zaharrera ere etorriko dela aukera hau.

Halaber, Xbox One-eko jokolariek ere ez dute aukera hau. Dena dela ez dakigu kontsola horretara ere zabalduko den, edota besterik gabe Sony vs Microsoft gerraren beste atal bat den. Hala ere, PS4-a baldin baduzu eta jokoren jabe ez bazara, aukera oso egokia da jokoa frogatzeko. Espero dugu beraz... lehen esan bezala, Europara ere aukera hau lehen bait lehen iristea.