2005. urtean PS2an eta Xboxean argitaratutako klasikoaren remake bat izango da.
THQ Nordic argitaratzaileak Destroy All Humans! akziozko bideojoko zoroa estreinatuko duten eguna iragarri du trailer baten bidez. Uztailaren 28a izango da 2005eko klasikoaren remakea PC, PS4 eta Xbox Onerako kaleratuko duten eguna.
Black Forest garatzailearen eskutik, bideojokoan Crypto estralurtarraren kontrola hartuko dute jokalariek. 50. hamarkadako Amerikako Estatu Batuetan lur hartuta, bere helburua Lur planeta konkistatu eta, tituluak adierazten duen bezala, gizadi guztia akatzea izango da.
Hori lortzeko hainbat bide izango ditu Lurraz kanpoko izakiak. Etorkizuneko armategi zoroak, ahalmen psikikoek eta bere espazio ontziak Lurra konkistatzeko ibilbidea asko erraztuko diote Cryptori.
Remakeak jatorrizko bideojokoaren ikus-entzunezko alderdia guztiz berriztatuko du. Ez hori bakarrik, remakean Area 42 barruan misio berri bat gehituko dute; garatzaileen arabera, misio hori jatorrizko bideojokotik kanpo geratu zen, eta berreskuratzeko lana hartu dute.
Iruzkinak