Diablo IVren abilezia sistema nolakoa izango den zehaztu dute garatzaileek

Lander Unzueta | 2020/10/13 11:00 Berriak



Aurreko obraren Paragon sistemak baino sakontasun eta jostagarritasun maila handiagoa ekarriko dituen sistema sortzen ari dira jokoaren amaierarako.

Diablo IV akziozko RPGa iragarri zenetik jokoari buruzko berritasunak azaltzen aritu dira arduradunak blog ofizialean. Oraingoan abilezia eta gaitasun bereziei buruzko artikulua argitaratu dute Blizzardekoek.

Jokalariek sortutako pertsonaiek abilezien zuhaitz erraldoia edukiko dute abenturan. Zuhaitzaren sustraietan abilezia pasiboak egongo dira; pertsonaientzako hobekuntza orokorrak aukeratuko dira bertan.

Enborretik gora abilezia aktiboak batuko dituzte garatzaileek. Abilezia puntuak erabiliko dira hor: ahalmen berriekin batera abilezientzako funtzio berriak eta abilezia pasiboentzako puntuak lor ahalko dira. Horrela bi atal horiek “desberdintzea” bilatzen dute.

Ahalmenen nodo bakoitza aktibatzerakoan gainerako abileziei modu batera edo bestera eragingo diete. Hori dela eta “jokalari bakoitzak hartuko duen ibilbideak jokatzeko era desberdinak eta indar areagotzeak ekarriko ditu”.

Pertsonai mota bakoitzak izango dituen mekanika bereziak lantzen aritu direla ere azaldu dute. Barbaroaren arsenal sistemarekin egin bezala, aztiak sorginkeria sistema edukiko du, eta hori azaltzeko aprobetxatu dute artikuluan.

Aztiaren abileziak bi leku desberdinetan kokatu daitezke. Aipatutako abilezia aktiboen gunean kokatzearekin batera aztiak sorginkerien guneak izango ditu. Abilezia bigarren gune horretan txertatuta ezingo da erabili, baina aztiak beste ahalmen berezi bat eskuratuko du. Abilezia berdin bat ezingo da bi kokalekutan ezarri.

Modu horretara “hautu interesgarriak hartu” ahalko direla azaltzen dute Blizzardekoek, hainbat konfigurazio desberdin egongo baitira.

Azkenik, joko amaierako edo endgameko jarraipen sistema berezia aipatu dute. Diablo IIIrako sortutako Paragon sistemak baino “sakontasun eta jostagarritasun maila handiagoa” edukiko duela diote garatzaileek.

“Ikasteko erraza, baina menderatzeko zaila” izango den sistema prestatu nahi dute. Azalpen handirik eman gabe etorkizunean horri buruz sakontasunean hitz egingo dutela adierazi dute.

Aipatutako ezaugarriei buruzko informazio guztia irakurri nahi baduzu, blogean artikulu luzea argitaratu du Blizzardek.

Diablo IV PC, PS4 eta Xbox Onerako argitaratuko dutela baieztatu du Blizzardek. Ikusteko dago kontsolen belaunaldi berrian ere estreinatuko den, baina baietz suposatzekoa da.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

182
Kide

2
Jolasten

26
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…