Iepa lagunok, Discord izeneko aplikazio bati buruz hitz egin nahi dizuet. Discord, ordenagailurako nahiz mugikorrerako plataforma bat da, VoIP edota txat moduan beste pertsonekin komunikatzeko. Gainera Steam plataformarekin bateragarria denez bertako lagunak eta taldeak ere gehitu ditzakezu.
Orain arte oso ezaguna izan den Team Speak edota Skype aplikazioaren antzerakoa da baina jokozaleentzat egokitua. Lagunen artean sarean ahots bidez edota idatziz komunikatzeko oso sistema aproposa da. Lagunak aurkitu eta gehitzeko metodoa erreza da, erabiltzaile izenetik, eposta erabiliaz edota Steameko lagunen iradokizun bidez egin baidezakezu. Laguna oraindik Discord edota Steamen ez badago, aukera dago baita automatikoki erabiltzaileari lagun izateko eskaera bidaltzeko.
Talde ezberdinak eduki ditzakezu Discord barruan eta adibidez, Game Erauntsiaren taldean, testu eta ahots kanal ezberdinak aurkituko dituzu. Hau gure antolamentua hobetzeko egina dago. Alde batetik, Game Erauntsiako talde motorreko bilerak egiteko kanal pribatuak daude eta bestaldetik, joko bakoitzean dabiltzanak elkar komunikatzeko sortutakoak. Lehen esan bezala, bakoitzetik bi motatakoak ditugu, txat bidezkoak eta ahotsezkoak. Esan beharrik ere ez dago ahots kanaletan mikrofono bidez komunikatzen garela elkarren artean eta txat kanaletan mezuak, emotiak, argazkiak eta bideoak bidal ditzazkezula.
Lehen erabiltzen genuen Mumble aplikazioa alde batera utzi eta hau erabiltzen hasi gara hainbat arrazoi dela medio:
- Diseinu eta estetika hobeagoak ditu
- Erabilterrazagoa iruditzen zaigu, bai lagunak bilatu edo gehitzerakoan
- Talde antolamentu funtzionalitate bikainak ditu
- Steam plataformarekin erabat integratuta dago (Konektatuta dagoen lagunaren informazio gehigarri interesgarria eskaintzen du)
- Konfiguratzeko errazagoa da eta aukera gehiago eskeintzen ditu
- Guztiz euskaratu daiteke
Baina hala ere, onena zuk zeuk deskargatu eta probatzea da. Ez dut oraindik esan baina plataforma ezberdinetarako dago eskuragarri (linuxetarako zoritxarrez ez...), mugikorretarako ere bai.
Game Erauntsia taldean sartzeko, link hau jarri eta kitto: https://discord.gg/V2ngWFg
Iruzkinak