Dragon Age: Inquisition, aste honetan gure artean jada

Patxi Ordozgoiti | 2014/11/18 09:08 Berriak



Gero eta gutxiago falta da 'Dragon Age: Inquisition' jokoaren azken bertsioa ezagutzeko. Hasiera batean eszeptizismo pixka batekin ikusi zen arren, benetan kritika onak eskuratzea lortu du joko honek azken aldi honetan. Eta albistean bertan utziko dizuegun trailerrarekin oraindik gogo gehiago dauzkagu joko honetan ibiltzeko. BioWare-ren RPG hau ikusgarria izango dela dirudi!


Badirudi joko honetan fantasiazko edozein abentura liburu eta jokotan aurkituko genituzkeen inguru ikusgarriak, borrokaldi ikaragarriak eta nola ez (bere izenburuari ohore eginez) dragoiak izango ditugula. Eta honen guztiaren atzean helburu bakar bat dugularik: Kaosean bildua dagoen Theas lurraldean ordena berrezartzea, bertako Inkisizioko buruak garelarik.

Helburu honetarako lau arraza (Gizakiak, Elfoak, Qunariak edo ipotxak) eta 3 klase ezberdin (magoak, gerlariak eta pikaroak) aukeratu ahal izango ditugularik, jokoari sakontasun gehiago emanez.


KAMARA TAKTIKOA

Gainera, azken aldian BioWarek beste bide bat ere erakutsi digu, jokoa atera dadin gogo gehiago sortzeko (hype pixka bat ez dator inoiz gaizki). Bideo honetan, jokoaren gaineko hainbat ezaugarri erakutsi ditu, hauen artean kamara taktikoa.

Kamara honetan munstro ezberdinen aurkako erasoak antolatzeko aukera edukiko dugu, eta hala pertsonai ezberdinen gaitasunak modu aprobetxagarriagoan erabiltzeko. Hala kamara honek, gure punturik indartsuenak erabiltzeko bideaz gain, etsaiaren puntu ahulak ere erakutsiko dizkigu hauek aprobetxatzeko bide egokia eskainiz.


Ostegun honetan azaroak 20 (ikusi gure egutegia) aterako da jokoa, PC, PS3, PS4, Xbox360 eta Xbox One-en.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

182
Kide

0
Jolasten

15
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…