Dragon Ball Z: Kakaroten bigarren eduki gehigarriak Freezerren itzulera ekarriko du

Lander Unzueta | 2020/09/29 14:00 Berriak



A New Power Awakens DLCaren bigarren atala udazkenean estreinatuko dela agindu du Bandai Namcok.

Dragon Ball Z: Kakarot Son Gokuren unibertsoan oinarritutako azken urteetako akziozko RPG bakarra izan da. Bandai Namcokoek urtarrilean argitaratutako jokoari edukiak gehitzen jarraitzen dute. Freezer tiranoaren itzulera izango da Kakaroten DLC berriaren abiapuntua.

Izan ere 2015ean estreinatutako Freezerren berpizkundea filmeko gertaerak biziko dituzte berriz Son Gokuren jarraitzaileek. Nola ez, Super Saiyan Blue izeneko forma berriak lortuko dituzte Gokuk eta Vegetak. Horiekin Golden Freezerri aurre egin beharko diote.

Argitaratze data zehatzik eskaini gabe, udazkenean kaleratuko dutela adierazi dute garatzaileek A New Power Awakens – Part 2 izenpean. Lehen atalarekin batera erosi ahalko da.

Kakarot eta bere eduki gehigarriak PC, PS4 eta Xbox Onerako eskuratu daitezke.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

245
Kide

2
Jolasten

39
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta Nov. 18, 2025, 9:30 a.m.

Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…

Daflipat Nov. 17, 2025, 6:25 p.m.

Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…

Damian May 20, 2025, 11:04 p.m.

Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…

Damian May 8, 2025, 10:43 a.m.

Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…

eZpata_10 May 5, 2025, 8:01 p.m.

Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta