Dragon Quest XI-ren Definitive Edition kaleratuko dute Xbox One, PS4 eta PCan

Lander Unzueta | 2020/07/27 11:00 Berriak



Square Enixen JRPG arrakastatsuaren azken bertsioa da. DQren hamaikagarren atala bi dimentsioetan jokatzea ahalbidetzen du, beste hainbat aldaketen artean.

Square Enixek iragarri duenez, Dragon Quest XI S: Echoes of an Elusive Age Definitive Edition PC, PS4 eta Xbox Onean argitaratuko dute. Lehen bi plataformek dagoeneko jatorrizko bertsioa zuten arren, Xboxeko jokalariek JRPG ospetsua jasoko duten lehen aldia izango da.

S bertsioa jatorriz Nintendo Switchean argitaratutako jokoa da. Hainbat hobekuntza eta aldaketa dakartza: horien artean nabarmentzekoa bi dimentsioetan jokatzea ahalbidetzen duen aukera. Horrela, Dragon Quest klasikoen erara jokatu daiteke abentura osoan zehar.

Horrez gain protagonistaren adiskideentzako istorio berriak, japonierazko bikoizketa eta argazkiak ateratzeko aukera dakartza S bertsioak. Halere, alde txarra ere badu edizio horrek: Square Enixek adierazi duenez Nintendo Switcheko atal grafiko berbera izango du. Hau da, PC eta PS4ko jatorrizko bertsioak baino kalitate txarragoa aurkezten du.

Dragon Quest XI S abenduaren 4ean argitaratuko da aipatutako plataformetan. Xboxeko eta PC jokalariek Game Pass zerbitzuaren barnean jokatzeko aukera izango dute.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

2
Jolasten

23
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…