Gauetik aurrera Electronic Artsen 60 bideo-joko baino gehiagotara jokatzeko aukera edukiko dute PCkoek.
Xbox Game Passaren erabiltzaileak diren PCko jokalariek joan den urte bukaeran ikusi behar zituzten Electronic Artsen bideo-jokoak zerbitzuan. Halere, EA Play berandutzea erabaki zuten arduradunek Xbox kontsoletan eskaintzen zuten bitartean.
Kostata, baina azkenean EAren 60 bat joko gehituko dituzte gaur bertan PCko Game Passean: 22:00etatik aurrera Star Wars Jedi: Fallen Order eta Battlefront II, FIFA 20, Battlefield V, Need for Speed Heat edota Mass Effect sagako hainbat jokotara aritu ahalko dira ordenagailuan.
Xbox Wiren azaltzen dutenez, EA Playren aplikazioa jaitsi beharra dago horietara jokatzeko. Bertatik Xboxeko erabiltzailea lotu beharko dute jokalariek. PCko kasuan, Xbox Game Pass arrunta nahikoa da EAren jokoetarako; Xbox kontsolen kasuan, bestalde, Game Pass Ultimate beharrezkoa da.
Iruzkinak