Ekainaren 19an estreinatuko da Naughty Dogel Playstation 4rako sortutako obra berria.
Atzerapenak eta filtrazioak jasan ondoren, Naughty Dogek The Last of Us Part 2ren trailer berria zabaldu du sareetan. Bideoak Ellieren bizimodu zaila agerian jartzen du, Jacksonen denboraldi baketsu bat bizi ondoren ekintza bortitz baten arduradunak izan diren pertsona talde baten atzetik irtengo baita.
The Last of Us 2 gold fasean sartu dela adierazi zuen atzo Neil Druckmann bideojokoaren zuzendariak. Bertan orain gutxi gertatutako filtrazioak aipatu zituen: pertsona batek ordubete inguruko iraupena zuen gameplay bideoa sareetatik zabaldu zuen.
Sonyk eta Naughty Dogek ikerketa martxan jarri pertsona hori identifikatu zutela adierazi zuten. Azpimarratu zutenez, filtrazioa egin zuen pertsonak ez dauka harremanik Sonyrekin.
Bideojokoaren garapena ofizialki amaituta, Druckmann ilusioz beteta mintzatu sareetan: “Ez du axola zer ikusi, irakurri edo entzun duzuen. Ez dago hasieratik bukaerara jokatzea bezalako ezer”.
Naughty Dogen Playstation 4erako azken bideojokoa ekainaren 19an estreinatuko da.
Iruzkinak