FIFA20 Euskal Ligaren lehenengo fasea bukatu egin da. Guztira Euskal Herri osoko 150 jokalarik parte hartu dute lehenengo fase honetan eta jadanik bost irabazle ditugu. Guztira ehun norgehiagoka baino gehiago jolastu dira oso emaitza desberdinekin. Esaterako, partidu bat 17-1 bukatu zen. 

Txapelketari jarraipena emango dion ligaxkan Alavesen ordezkaria Pepillomaestro da, Athletic Club-eko elastikoarekin Malkortz, Eibarrekin bat eginez Ibarrainkua, Errealaren zuria eta urdina defendatuz OstoZumaia eta Osasunarekin jolastuz Beñat.

Bost irabazle hauek bigarren faseko ligaxka jokatuko dute apirilak 6 eta 10 bitartean. Guztira 16 minutuko lau norgehiagokari aurre egin beharko dute, jardunaldi bakoitzean talde batek atsedena hartuko duelarik. Lau partidu horien ostean puntu gehien lortzen duten laurak finalerdira pasako dira. Ordutegiak eta partiduen jarraipena esteka honen bitartez egingo da.

FIFA20 Euskal Ligaren antolatzaileok, Game Erauntsia eta Gu ere Bai, oso pozik gaude lehenengo fasearekin. Euskal bideo-joko zaleen komunitatearen erantzuna positiboa izan da eta hori zalantzarik gabe parte-hartzaile kopuruan ikusi daiteke. Guztiek etxetik parte hartu dute, COVID-19ak sortutako etxean gelditzea dela eta. Ez dago aitzakirik gure online txapelketan parte ez hartzeko eta euskal kirola aldarrikatzeko.