UniEncounter hainbat urte daramatzan gamer-entzako ekitaldia da. Ermun joan den martxoak 4-ean ospatu zen eta bertan joko desberdinen txapelketak antolatu ziren hala nola LoL, CoD BO3, CS Source, Hearthstone eta FIFA 16, aldiz Tekken 6 eta Street Fighter 5-eko txapelketarik ez zegoen baina jolasteko aukera bai. Egunean bertan jolastu ohi dira partidak eta batzuetan behar izanez gero txapelketa online amaitzen da, bakoitzak bere etxetik jolastuz. Ondoren, elkartu eta sari banaketa eginez. Txapelketez gain gelak edukitzen dituzte aipatu diren jokoak libreki jolasteko han daudenen artean. Hearthstone kenduta, txapelketetan inskripzioa ordaindu behar izaten da. Hala ere irabazleak diru kantitate polita eramaten du, sari estra batzuez gain (aurten adibidez “on-air” aurikularrak eta alfombrillak). Ordenagailuak zentroak jartzen ditu eta gero bakoitzak aukera izaten du bere kaskoak, xagua, teklatua edo mandoa eramateko, izan ere edozein kontsoletan jolasten dugun orok dakigun bezala (bereziki ordenagailuan jolasten dugunok), gure kontsolako konponenteetara ohitzen gara eta gero beste batenak arrotzak egiten zaizkigu.
(“EGZ Alanor” ezkerrean eta “Iomegaxis” eskubian finala jolasten unibertsitateko ordenagailu gelan).
LoL eko txapelketan, Game Erauntsiak antolaturiko LoL txapelketan famatu egin diren Eusko Gudari Zantarrak izan ziren borrokan. Nahiz eta taldeko titularrekin ez jolastu (“EGZ rikimaruk” ezin izan zuen txapelketara joan eta bere partez “Iomegaxis” ek jolastu zuen) eta ohiko postuetan ez ibili, finalera iritsi eta “best of 3” modalitatean jolastu zuten Euskal Koreans taldearen aurka. Bertan emozioz beteriko partidak eta sorpresa ugarikoak izan zituzten (come back-ak bi taldeen partetik eta baron steal-en bat ere bai). Baina holako partidak kontatuta asko galtzen dutenez, hona hemen arnas gabe utziko zaituzten partida ikaragarriak!!! (Gogoratu beraien jarraitzaile sutsu bihurtzen bazarete, igandero akzioan ikusteko aukera izango duzuela, beraiek eta beste hainbat aparteko talde, Game Erauntsiak antolaturiko LoL txapelketan).
Partidak ikusteko jarraian Baron Replay programan exekutatzeko 2 artxiboak dituzue:
Iruzkinak (2)
Damian May 2, 2016, 11:48 a.m.
Ona.
Hala ere nik 5 partida igoko nituzke, eta azkeneko 3ak faltsuak izatea (edo edozein partida), horrela hasiera batean naiz eta lehenengoa irabazi edo galdu ez genuke jakingo nor izan zen irabazle ;)
Jon7 EUSKALDUNA May 2, 2016, 3:31 p.m.
Pentsatu nuen baina haritzentzat nahiko buru auste izan zen 2 hoiek jartzea ta gainera berandu okurritu zitzaidan ta ez nun abusatu nahi ^^'