EVO Online txapelketa hainbat aldaketekin lehiatuko da formatu digitalean

Lander Unzueta | 2020/05/20 11:00 Berriak



Super Smash Bros. Ultimate borroka lehiaketaren jokoen zerrendatik kanpo geratu da.

Maiatzaren hasieran EVO lehiaketaren arduradunek ekitaldi ospetsuaren formatua aldatuko zutela iragarri zuten. Koronabirusaren eraginarengatik Las Vegasen egin beharreko lehiaketa bertan behera geratu, eta alternatiba digitala prestatzen ari zirela azaldu zuten.

EVO Online izenarekin aurkeztu dute uztailaren 4tik abuztuaren 2ra bitarteko asteburuetan lehiatuko den txapelketa berria. Lehiaketa digitala Dragon Ball FighterZ, Tekken 7, Street Fighter V, Soul Calibur VI, GranBlue Fantasy Versus, Samurai Shodown eta Under Night In-Birth Exe: Late jokoekin osatuta egongo da.

Horiez gain lau txapelketa ireki egongo dira: Mortal Kombat 11 Aftermath, Killer Instinct, Skull Girls 2nd Encore eta Them’s Fighting Herds jokoetara lehiatuko da horietan.

Aipatutako jokoen artean hutsune argi bat nabari daiteke, gaur egungo borroka joko arrakastatsuenetako bat kanpoan geratu baita. EVO Onlinen ez da Super Smash Bros. Ultimateren borrokarik lehiatuko.

Txapelketaren arduradunek ez hartutako erabakiaren zergatia zehaztu, baina ziurrenik Nintendoren jokoak sare bidez jokatzerakoan dituen arazoengatik ezabatu dute zerrendatik. Erabakiak erantzun gogorrak eduki ditu borroka jokoen zaleen komunitatearen aldetik.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

178
Kide

0
Jolasten

30
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…