Keep talking and nobody explodes (“Segi berbetan eta ez dau inok eztandaik egingo” euskeraz) izeneko jokua, kooperatibua da (hainbat pertsonen arteko elkarlanakin irabazi leike bakarrik). Nahiz eta ordenadoria erabili bihar dan, beste pertsona bat edo gehixagokin jolasteko jokua da. Edozein adinendako oso egokixa (nagusi zein haur) eta batez be oso oso zirraragarrixa!

 

izerdia
Leergailua - moztu kablia

 

Jokuak hurrenguan datza: gela itxi batian zare, mahai baten aurrian; bertan, ordulari bat dago, eta honen onduan maletin itxurako lehergailu bat. Zu lehergailu honen aurrian zare eta 5 minutu besterik ez die falta lehertu deixen: 4:59, 4:58, 4:57… maletin honek hainbat koloretako kable, botoi, pila eta oso arraruak dien beste gailu batzuk dauzka. Baina ez dakizu zein kable moztu eta ezta zer egin beste botoi eta gailuekin. Zela lortuko dozu 4 minutu eta 50 segundo barru mila zatitan eztanda ez egitia?

 

KTANE gameplay irudia

 

Ba hortarako, kanpuan daguan aditu baten laguntza izango dozu. Aditu honek, kontu haundi-haundiz eta lehergailuak desgaitzeko gidaliburu baten laguntzaz bizirik irauteko bihar dituzun kableak mozten, botoiak sakatzen eta gailuak erabiltzen lagunduko zaitu. Gidaliburu hau, internetetik jeitsi leike eta mugikor, tablet, beste ordenadore edo eta papelian erabili leike. Egixa esan, ez da soilik kanpotik laguntzen daben jokalarixan lana, baizik eta lehergailuan aurrian daguan gizarajua eta kanpuan daguan adituan arteko elkarrizketa eta komunikazino egokixa.

 

Gidaliburua - leergailuak

 

Hasieran erronka ez da oso haundixa, baina gure esperientzia be oso txikixa danez, oso oso entretenigarrixa egiten da. Aurrerago, lehergailuak desgaituz goian heinian, orduan eta gailu berezixaguak (eta zirraragarriaguak) dauzken lehergailuak ikusten joango ga.