Udazkenean estreinatu behar zen Playground Games-en mundu irekiko abentura. PC eta Xbox Series gailuetan jokatu ahalko da.
Fable geroratzeko erabakia iragarri du Xboxek. Datorren urteko otsailean estreinatuko dela adierazi du Matt Booty Xboxen presidenteorde exekutiboak enpresaren podcast ofizialean.
Urte hasieran udazkenerako prest edukitzeko asmoa agertu zuten Playground Games estudiotik Xbox Developer_Direct 2026 aurkezpenean erakutsitako bideotan.
Erabakia, itxura batean, udazkeneko bideojokoen agendari begira hartu dute: “Guretzako estrenaldi tartea hartu nahi dugu”. Izan ere, urte bukaera aldera Xboxi lotutako Halo: Campaign Evolved, Gears of War: E-Day edo Call of Duty Modern Warfare 4, Remedy taldearen Control Resonant, eta, guztien aurkari nagusia, Grand Theft Auto VI kaleratuko direla aipatzen du Bootyk.
Jokoari dagokionez, “itzel dagoela eta taldea gustura geratzen ari dela” aipatzen du presidenteordeak, berandutzea arazoei lotuta egon daitekeela ukatuz.
PCan nahiz Xbox Series kontsoletan ikusiko dugu Fable berria 2027ko otsailean.
Lander Unzueta
Iruzkinak