Fifa World, EA Sports etxeak sortutako futbol simulatzailea da. 'Free to Play' gisa bezela banatzen da, hau da, edonork musutruk jolas dezake, eta gainera online ibiltzeko ere balio du. Aukera bikaina hortaz Fifa bat probatu nahi duenarentzat eta Fifa15 jokuak balio dituen 40€ (gutxi gora beherako balioa plataforma desberdinetan) ekidin eta futbolean jolasteko. Baina hori bai, PC plataformarako dago soilik.
Fifa 15-arekin alderatuz, Fifa World anaia txikia dela esan liteke. Doain izanik, ulertzekoa da modu batean azken aurrerapenak ez ekartzea, grafikoki puntu bat atzerago egotea, motore grafikoa gaurkotua ez egotea... baina ala ere lizentzia guztiekin dator jokua: 16000 jokalari inguru, 600 talde, 31 liga...
"Liga" joko modalitateak jokalariei hamargarren dibisioan hasi eta aurrera egitea ahalbideratzen die edozein talde eta jokalari aukeratuz partidak hasi baina lehenago. Parekatzeen sistemak jokalarien arteko parekotasuna bermatzen du jolasterako garaian.
Fifa 15 anaia zaharra da joku izarra, berak eramaten ditu aurrerapen guztiak, motore grafiko onenak eta jokalariengandik gehiena eskertzen den joku mota: FUT. Hala ere, Fifa munduan online jolastea da niretzat interesgarriena, dibertigarriena eta Fifa World jokoarekin egin ahal da, zer gehiago nahi duzu?
Ba badago gehiago, laister, GameErauntsia-k txapelketa bat antolatuko du. Joan praktikatzen!
Jokoa lortzeko jo ona: https://www.easportsfifaworld.com/es/home
Iruzkinak (3)
Xabier Calvo Jan. 7, 2015, 5:48 p.m.
Ordenagailu bat behar dut!!!!! Orain!!!! Joe! XD
Urtzi Odriozola Jan. 7, 2015, 6:40 p.m.
Linuxerako ere ez dago... :(
inigo27 Jan. 7, 2015, 7:18 p.m.
Niri joko honek kriston arazoak ekartzen dizkit, ez dakit zergatik...
Seguruen beta bat delako oraindik.
Ez da ordenagailu kontua.